• Online bakarrik

PIPIT

12.100 €
BEZa barne

BITXI BAKARRA ETA ESKLUSIBOA

EZ DA ERREPRODUKZIORIK EGITEN.

AI ESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AI ESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK:

MATERIALEA: URREA 750/1000, horia, trinkoa. Bitxi guztiak JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN egiten dira.

DIAMANTEAK: 0,056 kilateko 4 diamante zuri natural.

Nire diamanteak gatazkarik gabeko eta bete-betean Kimberleyko Prozesuaren Ziurtapen Sisteman (KPCS) parte hartzen dutenen herrialdeetan ateratzen dira.

AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENEKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONA-k Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

JANZTEKO ESKULTURA.

Hiru dimentsioko begizta bat irudikatzen du, mugimendu bakoitzarekin orratza distirarazten duena.

Orratzaren formak rococo bitxiei gurata egiten die aipamena (Luis XV.aren eta Luis XVI.aren garaiak), Maria Antonietaren edertasun eta sofistikazioagatik mirets zitekeeneko garaia.

Tamaina handia izan arren, orratzak itxura delikatua eta etereoa izatea lortzen du.

Soinean eramateko erraza da, proportzio perfektuak errespetatzen dituelako - erosotasuna eta erabiltzeko erraztasuna lehentasuna bait dira.

Argia harrapatzen du. Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

ORRATZA “NOEUD DE CORSAGE”.

XIX. mende bukaerako bitxi-kutxarik ez zen osotuta egongo orratzik gabe.

Janzkeraren eta abagunearen arabera, orratz hauek helburu desberdinetarako balio zuten: lepoko orratz txikia zegoen sama altuko blusarentzat, harribitxizko orratza musuzapiei eta beloei eusteko, baina baita gerruntzezko apaindura “noeud de corsage” ere, gaueko soinekoaren edo dantzarako soinekoaren aurrean eramaten zena.

Orain, beste era batera janzten ari garela eta, erabilerarik gabe geratu den arren, niretzat bitxigintzako piezarik erabilgarrienetako bat izaten jarraitzen du, bere aldakortasunagatik eta transmititzen duen glamourragatik. Ausartu zaitez dotoreena izatera. Aurkitu ezazu orratza lotzeko leku bat eta izan liluragarria.

Etorkizunean familiako oroigarri izango dela promes egiten duen bitxi ederra.

Ikusi ORRATZA eta GENDERLESS bildumak.

4 Aleak
Lotutako Produktuak ( 16 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña