PALL MALL belarritakoa

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AI ESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

10 edizioko serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AI ESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK:

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxi guztiak BAKARRAK dira. beraz, antzekoak izan arren, ezberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.

Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, uneoro argia atzematen eta aurpegira proiektatzen du.

NEURRIAK: GGB 32mm/34mm.

MATERIALEA: 750/1000 URRE, horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.

AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA*1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

A ESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20 eta 30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

A ESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONAK tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONAren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

Edertasunak inperfekzioan datza, objektuari dotorezia eta berezitasuna ematen dizkio eta berebiziko balio bakarra sortzen du.

Uste dut denborak eta zoriak forma ematen dietela sortze-lanei. Hain edertasun kementsu eta hunkigarria sortzen da ze, ezingo litzatekela nahita sortua izan.

Funtsezkoa da zoriaren ekintza kontrolaezina, eraikuntza-prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak.

Denboraren ondorioak agerian geratzen dira patinan akatsak gehitzen direnean. Arima eta izaera ematen diote. Piezari aire galkor eta organikoa ematen diote, bizia.

Asimetriak, zimurtasunak, sinpletasunak eta intimitateak prozesu naturala iradokitzen dute.

Xehetasunei adi dagoen estetika, delikatua, efekturik gabea, forma bakoitza apaltasunez balioesten duena. Hutsunea eta espazioa, isiltasuna, disimetria eta sinpletasuna artifiziorik gabe ospatzen ditu.

Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

Urre goxoa, astuna, trinkoa eta ederra. Bikain haztatua, belarritakoek pisu ideala dute.

Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.

Lotutako Produktuak ( 15 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña