"Ez dut euki nahi zentzua izan dezakeenaz bakarrik bizi den haren muga izugarria. Nik ez. Asmatutako egia bat nahi dut. " Clarice Lispector.

 

AI Estankona

Bitxienganako joera idealista daukat. Nire lana askatasunez adierazten eta nire mundu-ikuskera ezagutarazten saiatzen naiz.

Neure baitan sumatzen dut Virginia Wolfek idatzi zuena, eguneroko lanean murgiltzea zer den azaltzen duenean:

 

OLATUAK. VIRGINIA WOOLF. "Bihar astiro jantziko naiz; denbora galduko dut hizketan; arrosa gorri bat usainduko dut; terraza leunki zeharkatuko dut (buruan arrautza-saski bat banu bezala mugituz), zigarro bat piztuko dut, nire arbela altzoan jarriko dut; eta urpekari baten antzera murgilduko naiz, tentu handiz, atzo idatzi nuen azken esaldian. Orduan, 20 minuturen buruan, beharbada, argi bat ikusiko dut itsasoaren sakonean, eta isil-isilik hurbilduko naiz harengana... zeren gure esaldiak hurbilketak baino ez baitira, desagertu daitezkeen itsas perlen gainean botatako sare bat, eta, ur azalera itzultzen direnean, ur azpian ikusi nuenaren oso bestelakoak izango dira.”

 

ESTETIKA.

Pieza bakarrak dira.

Nire motibazioa estetika da. Edertasunarekin konpromisoa dut. Nire sortze-lanetan edertasuna bilatzen dut eta horretan datza nire lanak.

Antzematen dut edertasuna INPERFEKZIOAN.

ZORIAren funtsezko ekintza menderaezinean sinesten dut. Diseinuaren eta fabrikazioaren prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak, bitxiari dotorezia eta bakartasuna ematen diotenak.

Denborak eta zoriak materia moldatzen dute, eta hain edertasun kementsu eta hunkigarria sortzen dute, ezen inoiz ez baitzitekeen nahita sortu.

Materiaren ZAURKORTASUNARI balioa eman nahi diot. babesgabea tratamenduarekiko, denboraren ondorioekiko, bizitzaren igarotzearekiko. Eramailearen historia pertsonala pieza batean ikusteak berebiziko balioa gehitzen dio. Urratuak, kolpeak, patinaren distiraren aldaketak, ezinbesteko higadura... bizi izandako bizitzaren aztarnak dira. Eta ARIMA ETA IZAERA BAKARRA ematen diote. Bitxiari itxura hilkorra eta organikoa, bizirik dagoenarena ematen diote.

Edertasuna agerian geratzen da bere PATINAn, akatsak gehitzen zaizkionean. Orduan barneratzen da iragankortasunaren eta heriotzaren kontzientzia, izaki iragankorrak garela. Gure gorputzak eta mundua gatozen lekura itzultzeko etengabeko prozesuan daudela.

Simetria eta proportzio perfektuetan oinarritutako antzinako ideal greziarren estetika europarraren guztiz kontrakoa den ideia da. Teknologiaren bidez natura kontrolatzea eta pertsonak makinara egokitzea. Forma geometriko zehatzak, forma eta ertz zehatzekin. Mantentze-lanak behar dituzten material artifizialak eta estrapulituak.

Materialtasun perfektua edertasun sentigabe eta gizabako baten ideala da.

 

GORPUTZA ETA BITXIA.

Bitxia adierazpen artistiko askea. Interpretazio pertsonalera eta formen, materialen eta tekniken esperimentaziora irekia.

BITXIA - GORPUTZA KONKISTATZEN DUEN ERAIKUNTZA ESKULTORIKO GISA. Bitxia, objektu gisa, desagertu egiten da, eta gorputza eta hura inguratzen duen espazioa menderatzen ditu: bitxiaren bidez, espazio berriak aurkitzen dira gorputzean, gorputzaren egitura dilatatzen da. Apaingarriaren ikuspegi tradizionalak kodetutako jantzigarritasunaren mugak gainditzen ditu.

Bitxia ez da soilik janzteko osagarri eta apaingarria. Bitxiaren bitartez GORPUTZA ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN SARTZEN DA. Gorputza erakusketa-espazio bihurtzen da, komunikazioaren bitartekari.

BITXI ARTEAK ERAMATEAK norberaren gorputza hitzik gabeko komunikazio-tresna gisa erabiltzen dela jabetzea eskatzen du.

Apaindura, alde batetik, hura sortu eta egin duenaren unibertso sortzailearen zeinu bihurtzen da, eta, bestetik, bitxi hura janztea erabaki dtenaren nortasunaren errebelazio.

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña