TRIKIMAKO bikiak

Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.

GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.

WEARABLE SCULPTURES/JANZTEKO ESKULTURAK

Horrela deitzen diet nire bitxiei.

Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz.

Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.

HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.

Formaren eta adierazkortasunaren muturreko kontzentrazioa nola landu ikertzen dut. Lortzeko - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.

BITXI BAKARRA. BESPOKE BITXIA.

EZ DA ERREPRODUKZIORIK EGITEN.

Bitxi hau gustuko baduzu, jar zaitez harremanetan AIESTANKONArekin e-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

eta hau bezain bitxi liluragarriak sortuko ditut zuretzat.

Jarraitu irakurtzen:

BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.

AIESTANKONAk eskaintzen dizu.

  • Berebiziko esperientzia.
  • Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
  • Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.

ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.

Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:

-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.

-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..

JANZTEKO ESKULTURAK.

AI ESTANKONAK bitxien diseinuan duen ikuspegiak artearen eragin handia du, bereziki euskal eskultura moderno eta abangoardistarena.

Bikien muturren forma konikoa argi asko hartzeko egina dago. Argi hori inbutu itxurako lepo estuan konprimitzen da, eta tentsioa sortzen da bertan. Tentsio horren ondorioz, argiak, bikiak alderik alde zeharkatzen duenak, distira egiten du harribitxi bat bailitzan

18K-ko urre trinkoa PISUTSUA da: horrek ez du esan nahi urre trinkozko bitxiok deserosoki astunak direnik. Alderantziz, bitxia janztean lortzen den esperientzia fisikoa bat dator begiek irudikatzen dutenarekin. Behar dutena pisatzen dute.

Piezen edertasunaren pisuari eustea esperientzia zoragarria da, eta zirrara hori zuk sumatzeko irrikitan nago.

Urre eduki ugariak leuna eta goxoa bihurtzen du materia, eta denborarekin PATINA eder bat garatzea ahalbidetzen du. AI ESTANKONA bitxiak janzteko eta bizitzaren aztarna eta urratuak erakusteko diseinatuak daude.

Lotutako Produktuak ( 11 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña