• Online bakarrik

LOREDI orratza

8.177 €
BEZa barne

Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.

GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.

WEARABLE SCULPTURES/JANZTEKO ESKULTURAK

Horrela deitzen diet nire bitxiei.

Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz.

Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.

HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.

Formaren eta adierazkortasunaren muturreko kontzentrazioa nola landu ikertzen dut. Lortzeko - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

3 edizioko serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK: Orratzak kako bat dauka zintzilikari bezala eraman ahal izateko.

NEURRIAK: GGB 43mm x 7mm.

MATERIALEA: 750/1000 URREA, horia, trikoa.

AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.

AIESTANKONAk eskaintzen dizu.

  • Berebiziko esperientzia.
  • Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
  • Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.

ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.

Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:

-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.

-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AIESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

LOREDI:

espiritualtasunaren eta poesiaren azken babeslekua; basakeriaren eta alienazioaren azken muga, alde honetan. Azken utopia, baina utopia praktiko eta ukigarria.

(Jorn de Precy, "Y el jardín creó al hombre")

Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

Urre GOXOA, astuna, trinkoa eta ederra. Bikain haztatua, orratzak pisu ideala du.

ORRATZA “NOEUD DE CORSAGE”.

XIX. mende bukaerako bitxi-kutxarik ez zen osotuta egongo orratzik gabe.

Janzkeraren eta abagunearen arabera, orratz hauek helburu desberdinetarako balio zuten: lepoko orratz txikia zegoen sama altuko blusarentzat, harribitxizko orratza musuzapiei eta beloei eusteko, baina baita gerruntzezko apaindura “noeud de corsage” ere, gaueko soinekoaren edo dantzarako soinekoaren aurrean eramaten zena.

Orain, beste era batera janzten ari garela eta, erabilerarik gabe geratu den arren, niretzat orratza bitxigintzako piezarik erabilgarrienetako bat izaten jarraitzen du, bere aldakortasunagatik eta transmititzen duen glamourragatik.

Ausartu zaitez dotoreena izatera. Aurkitu ezazu orratza lotzeko leku bat eta izan liluragarria!!!

Etorkizunean familiako oroigarri izango dela promes egiten duen bitxi ederra.

Ikusi ORRATZA eta GENDERLESS bildumak.

5000 Aleak
Lotutako Produktuak ( 6 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña