HELENE belarritakoak

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AIESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

2 edizioko serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK:

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxi guztiak BAKARRAK dira, eta, beraz, antzekoak izan arren, desberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.

Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, uneoro argia atzematen eta aurpegira proiektatzen du.

Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.

NEURRIAK: GGB. 23mm x 22mm.

MATERIALEA: 750/1000 URRE, trinko, horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.

AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENEKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AINHOArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

Eskuz zehatz-mehatz eginak, AI ESTANKONAren bitxiak PIEZA BAKARRAK dira. Beraz, antza izan arren, ezberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.

Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, une bakoitzean argia atzematen duen angelu bat dago eta aurpegira proiektatzen du.

Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

DEA AMA izenez ezagutzen diren irudi femeninoak irudikatzen dituzten estatuatxo neolitikoetatik hartutako inspirazioa.

Marija Gimbutas.

Arkeologo ausarta eta ospetsua.

Bere ikerketak, batez ere, Europako antzinako zibilizazio matriarkalen ikerketari buruzkoak izan ziren.

Marija Gimbutasen lanak mundu osoko historiaurreko estatuatxo zaharrei buruzko ikerketak biltzen ditu.

Antzinako Neolitoko Europan giza estatuatxo gehienek irudi femeninoak irudikatzen dituztela aurkitu zuen.

Azken ikerketek erakusten dute Neolitoan emakumea irudikatzen duten estatuatxoak nagusi izatea munduko leku askotan gertatzen dela.

Brontze Arotik aurrera bakarrik agertzen dira – eta leku batzuetan askoz ere beranduago – gizonezkoen siluetak dituzten estatuatxoak.

Artearen azterketak kultura matriarkal, baketsu eta berdinzaleetako gizarteetatik kultura belizista eta patriarkaletako gizarteetarako trantsizioa erakusten du.

Etorkizunean familiako oroigarri izango dela promes egiten duen bitxi ederra.

Ikusi TTIPI eta BELARRITAKOAK bilduma osoa.

Lotutako Produktuak ( 10 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña