• Online bakarrik

ILUNDE TTIPI

1.620 €
BEZa barne

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AIESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

Belarritako txikiak baina ausartak eta kementsuak. Nortasun, xarma eta indarra proiektatzen dute.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

10 edizioko seriera mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4-6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan AIESTANKONArekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK:

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxiak BAKARRAK dira. Beraz, antzekoak izan arren ezberdinak dira baita belarritako bikote berean ere.

Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodunak. Belarri zulatuetarako.

NEURRIAK: 17mm/ 19mm.

MATERIALEA: 750/1000 URRE horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.

AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENEKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONA-k Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

Inoiz ez zait garrantzitsua iruditu, ezta posible ere, nire bitxien estetikaz hitz egitea.

Bata, bitxi baten intentzioaren, esanahiaren, laburpen burutsu eta distiratsu bat egitera behartua sentitzen da beti.

Konturatu naiz nire prozesu mentalak definitzea oso zaila dela.

Niri buruz, esan dezaket ez dudala inolako obsesiorik ez originala ez super-modernoa izateko.

Niretzat, berritzeak ez du esan nahi forma klasikoa alde batera utzi behar denik.

DEA AMA izenez ezagutzen diren irudi femeninoak irudikatzen dituzten estatuatxo neolitikoetatik hartutako inspirazioa.

Belarritako horiek argitara atera ondoren, historiaurreko estatuatxoen interpretazio propioa egin nuela ikusi nuen, Ama Dea irudikatzen zutenak. Erabat liluratuta nago estatuatxo hauengatik.

Historiaurreko artearen ondare osotik, Dea Amaren estatuak dira, niretzat, liluragarrienak ziurrenik.

Baliteke estatuatxo horien esanahi kulturala inoiz ez ezagutzea, baina sexuak eta generoak esangura haundia dute.Zer nahi zuen irudikatu haiekin?

Ziur asko, emakumeek historiaurrean izan duten funtsezko eginkizunaren froga dira. Eta gizonezkoen zentraltasuna ez dela ez naturala ez unibertsala.

Nire bidaiek eta arkeologiarekiko nuen interesak Ama Dea irudikatzen duten estatuatxoak esagutzera eraman eta liluratuta itxi ninduten. Orduan konturatu nintzen, oharkabean, nik neuk ere emakumeak zizelkatzen ditudala. Emakumea naizelako izango ote da? Hori egiten al zuten historiaurreko emakumeek?

Etorkizunean familiako oroigarri izango dela promes egiten duen bitxi ederra.

Ikusi DEA AMA, BELARRITAKOAK eta TTIPI bilduma osoa.

4 Aleak
Lotutako Produktuak ( 10 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña