AI Estankona

 

Bitxi zoragarri bat jasotzea, oparitzea edo erostea hartu-emon berezienetako bat da.

Beti da maitasunezko eta esker oneko keinu bat.

BESPOKE BITXI bat sortzeko denbora behar da.

BESPOKE BITXI bat  pertsona baten bihotz eskuzabaltasunetik hasten da, maitasunetik, esker onetik, bere buruarekiko edo maite duen hirugarren batekiko.

Oso hunkigarria den prozesu baten hasiera da.

1. Enkargua AIESTANKONAri zuzendutako contact@aiestankona.com helbidera elektronikora mezu bat bialduz hasten da. Elkar ezagutzen dugu. 

2. Bitxia norentzat diren. Bitxiak pertsonaren izaerarekin harmonian aukeratu behar dira. Hartzaileaz hitz egiten dugu, oroitzapenak, argazkiak eta esperientziak partekatzen ditugu.

3. Bitxi honen bidez helarazi nahi duzun mezua zehazten dugu. Ba al dago opari hau egiteko arrazoirik? Zein da?

4. Alderdi praktikoak: zein den aurrekontua. Zein bitxi mota. Zer materialez egina. Eguneroko harribitxi informal bat. Edo une berezietarako pieza ikusgarria.

5. AIESTANKONAk 10 eta 20 zirriborro artean egingo ditu.

6.- Zirriborroak elkarrekin berrikusi ondoren, bi edo hiru aukeratuko dira, erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera prototipoak egiteko.

7. Azkenik, AIESTANKONAK BESPOKE BITXI berezi hori sortuko dut zuretzat edo zuk maite duzun horrentzat, izaera bereizgarria komunikatu eta ospatuko duen harribitxia.

AI ESTANKONAK eskaintzen du:

Esperientzia paregabea.

Esklusibotasuna eta diskrezioa. AI ESTANKONAk bere prestasun osoa eskainiko du behar diren bilerak antolatzeko, banaka, aurrez aurre edo modu birtualean, bezeroarekin, elkarren arteko konfiantzazko harremana sortzeko.

AI ESTANKONAk zuzenean eta banaka jardungo du bezeroarekin, eta bere zerbitzuak eta elkarekintzak bezeroaren lehentasunen arabera egokituko ditu,

  • bezeroari erabakiak hartzen laguntzeko, bere lehentasunen eta beharren arabera.
  • bezeroa ulertzeko eta bezeroarekiko hurbiltasuna areagotzeko, haren beharrak, itxaropenak, lehentasunak eta beldurrak ulertu eta, horrela, haren zalantza eta kezka guztiak argitzeko eta irtenbide esklusiboak eskaintzeko.

Bezeroaren itxaropen guztiak gainditu nahian, AIESTANKONAk bezeroaren beharretara egokitutako zerbitzu pertsonalizatua. Bitxi original bat sortzea, eskuz egina, bezeroak emandako jarraibideei jarraituz egindako diseinu esklusibo batetik abiatuta, bere nahien eta eskakizunen arabera, aurrekontukoak zein estetikoak. 

Nire nahia aparteko bitxiak sortzea da, belaunaldi batetik bestera igaroko diren erlikia familiar bihurtuko direnak;

balio berezia izango duten bitxiak, bai esanahi sentimentalagatik, maite duen pertsona batena izateagatik,

bai bere esanahi estetikoagatik, bitxiaren berezitasun eta edertasunagatik.

Zer harreman duzu bitxi jakin batekin? Zer esannahi du zuretzat?

Iraganeko zein une, ekartzen dizu gogora?

Maite duzun nor, sentitzen duzu hurbil, bitxi bat janztean?

Zer istorio kontatuko dute zure bitxiek?

Zein izango da hurrengo zure oroitzapena?

 

Galdera eta iradokizun hauek gogoeta eragin badizute,

egin klik esteka honetan eta elkarrekin bitxi zoragarri bat diseinatuko dugu, familia erlikia bat.

BESPOKE BITXI bat zelan eskatu.

 

ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT

Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:

-Birtualki AI ESTANKONArekin. Egin klik hemen.

-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

-AI ESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..

 

AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona AI Estankona

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña