AI Estankona

Bitxia, adierazpen artistiko aske bezala ulertzen dut nik.

Apaingarri izateaz haratago, nire bitxiak ERANTZUN INDARTSUA eragiteko diseinatuta daude, bai sentsorialki, bai kontzeptualki. Janzten dituena aupatzeko diseinatuta daude, egunerokotasuna gaindituz.

Ainhoa Estankona

Bitxia, gorputzean esku hartzen duen ERAIKUNTZA ESKULTORIKOA.

Bitxi batekin GORPUTZA EZ DA APAINTZEN BESTERIK GABE. GORPUTZA ERALDAKETA ESTETIKO BATEN PARTAIDE BIHURTZEN DA.

Gorputza erakusketa-espazio gisa, gorputza komunikazioaren bitartekari gisa, gorputza harribitxia kokatzen den ardatz nagusi gisa.

Apainduraren ikuspegi tradizionalak kodetutako jantzigarritasunaren mugak gainditzen dira.

Pertsonarekiko kontaktu fisiko zuzenean, jokoaren araua irauliz..., objektua subjektu bihurtzen da.

Ainhoa Estankona

Arte-bitxi bat sortzailearen unibertsoa eta janzten duenaren nortasuna eta estiloa batzen dituen apaingarri bat da.

Bitxi bat bere sortzailearen sormen-unibertsoa — interpretazio pertsonala, esperimentazioa formekin, materialekin eta teknikekin — eta daramanaren nortasuna eta estiloa uztartzen dituen apaingarri bat da.

JABETZEA gertatzen da. Bitxia soinean daramanak ZERBAIT gehitzen dio lehen hor ez zegoen sorkuntzari. Gehigarri bat dago.

Eta BILAKAERA ETENGABEA ETA BIZIA gertatzen da, sorkuntza artistiko orok bere publikoarengan eragina duen erradiazio bat igortzen baitu, bere egiten duena. Erradiazio, erreberberazio, erresonantzia horretan datza artearen misterioa.

IKONOGRAFIA. 

 

WEARABLE SCULPTURES/JANZTEKO ESKULTURAK deitzen diet nire bitxiei.

Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz. 

Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.

HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.

Monolitoaren masa trinkoa eta finkatzen duen espazioaren arteko hartu-emonean ZULO bat zizelkatzen da: HUTSA agertzen da.

HUSTASUN biluziak materia zulatzen du aireak besarkatu dezan.

HUTSA objektuaren parte da, behatzailearentzat arreta-motibo bat, piezaren hazkundea norantz doan ulertarazten diona. Izan daitekeenaren espazio bat.

Hutsunea eta espazioa, isiltasuna, asimetria eta artifiziorik gabeko sinpletasuna burutzen dituen estetika da nirea.

Ainhoa Estankona

 

MINIMALISMOA testurarekin.

" Susan Sontag-en "Isiltasunaren Estetika": "...Isiltasun orok soinuak zulatutako denbora-tarte batean aurkitzen du bere nortasuna".

AHALIK ETA MATERIA GITXIENAREKIN.

KENDUZ EGITEN DUT LAN.

Materia kentzeko nire gaitasunean lan egiten dut: forma nola eta zenbateraino murriztu – espresibitatea suspertuz.

Forma eta espresibitatea muturreraino kontzentratu lortzeko:

 - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.

Nire bitxien esentzia diren soiltasun eta gordintasunak ordea, ostonduta ager daitezke zalantzarik gabe, ikusgarriagoa eta zalapartatsuagoa den beste ezaugarri bategaitik: DISONANTZIA.

DISONANTZIA da, berezko tentsioa, topekada - harmoniaz beterikoak diruditen testuinguruetan.

Nire bitxien FUNTSEZKO formak ez dira serio edo elitistarik.

Dotoreak dira, handinahiakeriarik gabe. Piezen MINIMALISMOAK ez du zorroztasuna edo xumetasuna adierazten. Alderantziz, balio ZIRIKATZAILE eta LUDIKOA islatzen dutela uste dut.

Ainhoa Estankona

 

FORMALISMOA.

FORMAK ABSTRAKTUAK dira, ARKAIKOAK.

Xehetasunei adi, forma bakoitza apaltasunez balioetsiz egiten dut lan.

Edertasunaren gorespena bilatzen dut, efektu hunkigarri eta dramatikoak sortuz.

Bitxiek aukera infinituak dituen konposizio formala erakusten dute.

Begirada adina aurpegi erakusten dituzte. Bitxi bakoitzak EZIN KONTA AHALA PERSPEKTIBA azaleratzen ditu.

Ikuspuntu aldakorren konbinazioa errez integratzen da bitxi bakoitzaren konposizioan, eta ERRITMOA ETA OREKA ematen dizkio.

SINPLETASUNAREN ETA KONPLEXUTASUNAREN ARTEKO OREKAN, bitxiek ez dute aspertzen, beti daude deskubritzeko forma berriak: edertasuna aberastu egiten da, eta bere balio estetikoa hazi egiten da denboraren joanarekin.

Begirada lasaia, gogoetatsua eta bakartia eragiten duten bitxiak.

Ainhoa Estankona

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña