aiestankona

Bitxia eskultura da.

Gorputza konkistatzen duen eraikuntza eskultorikoa.

AIESTANKONA bitxiak janzteko eskulturak dira.

Gero eta digitalizatuagoa eta robotizatuagoa den mundu honetan, perfekzioa nagusi den aro batean, digitalak errealitate materiala gainditzen du eta giza ukituaren prebalentzia murriztu egin da.

AIESTANKONA bitxigintza garaikideko marka bat da, 2007an Ainhoa Estankona bitxi diseinatzaile eta fabrikatzaileak sortua.

AI ESTANKONAk bakarrik egiten du lan, sormen-ukitua berea bakarrik izan daitekeelako. Horregatik dira bitxiak bakarrak.

AIESTANKONAk behar duen denbora guztia eskaintzen dio bitxi pieza bakoitzari. Berak egiten ditu bere bitxiak, banan-banan, eskuz, Bilboko tailerrean, gatazkarik gabeko jatorri trazagarriko urrea eta harribitxiak erabiliz.

AIESTANKONAk bitxi pieza gutxi batzuk baino ez ditu ekoizten urtero. Batez ere pieza esklusibo eta pertsonalizatuak dira, bakarrak munduan. Eta, salbuespenez, oso edizio mugatuak.

AIESTANKONAk horrela egiten du lan bezeroarekin harreman pertsonala izateko aukera ematen diolako, elkarrekiko konfiantzan eta erabateko diskrezioa erlazioaren oinarri bait dira.

AIESTANKONAk pieza bakarrak egiten ditu, fabrikazio-prozesuan intuiziotik eta ustekabeko aurkikuntzetatik sortzen direnak.

AIESTANKONAk teknika muturrera eramaten du eta urrea giza arnasari erantzuten dion egoera xaflakor bihurtzen du.

AIESTANKONAk kaosari eta intuizioari ekiten uzten die. Kontrolaren eta zoriaren arteko talkatik sortzen den tentsioarekin esperimentatzen du, eta horrek mugimenduan jartzen ditu irudimena, emozioak, sentimenduak eta pentsamenduak.

AIESTANKONAk edertasuna bilatzen du inperfekzioan eta irregulartasunean.

AIESTANKONAren ustez, bitxiak arte-adierazpen aske bat dira, eta bertan aztertzen dira, formaren sintesia, adierazpenaren kondentsazioa eta estiloaren zehaztasuna.

AIESTANKONA pertsonak eta ingurumena errespetatzen dituen proiektua da.

"Ez dut euki nahi zentzua izan dezakeenaz bakarrik bizi den haren muga izugarria.

Nik ez.

Asmatutako egia bat nahi dut.

"Clarice Lispector, "Água Viva"

Ainhoa Estankona

CURRICULUM LABUR BAT.

Ainhoa Estankona Zuzenbidean lizentziatu zen Bilbaon, Deustuko Unibertsitatean.

Hurrengo urteetan abokatu gisa lan egin zuen EITBn – telebista-eta irrati-komunikazioko euskal taldea-, merkataritza-zuzenbideko sailean, zehazki jabetza intelektualeko eskubideen arloan.

Arteak liluratuta, aldatzea erabakitzen du. Italiara joan zen eta, bere pasioari jarraituz, bitxigile gisa hasi zuen bere karrera.

Florentzian "Le Arti Orafe" urregintzako eskolan urregintzako teknika tradizionalak eta garaikideak ikasten ditu.

Florentzian, hiru urtez «Le Arti Orafe» urregintza eskolara joan zen, urregintzako teknika tradizionalak eta garaikideak ikastera eta Urregintzako Diploma eskuratzen du.

Horren ondoren, hainbat bitxigileren ikastun gisa Florentziako eta Italiako beste hiri batzuetako bitxigintzako hainbat tailerretan lan egin zuen.

Hizkuntza pertsonal bat aurkitu eta ahotsa emateko asmoz, 2007an, oraindik Italian bizi eta lan egiten duen bitartean, bere marka sortu zuen, AIESTANKONA, eta enpresa bat sortzeko erantzukizuna hartu zuen bere gain. Urregintza bere adierazpen artistikorako tresna bihurtzen da. .

 

AI Estankona

MINTEGIAN. ESKUZ EGINA.

Virginia Woolfek eguneroko sortze lanean murgiltzea zer den ondo azaltzen du.

OLATUAK. VIRGINIA WOOLF.

"Bihar astiro jantziko naiz;

denbora galduko dut hizketan;

arrosa gorri bat usainduko dut;

terraza leunki zeharkatuko dut (buruan arrautza-saski bat banu bezala mugituz), zigarro bat piztuko dut, nire arbela altzoan jarriko dut;

eta urpekari baten antzera murgilduko naiz, tentu handiz, atzo idatzi nuen azken esaldian.

Orduan, 20 minuturen buruan, beharbada, argi bat ikusiko dut itsasoaren sakonean, eta isil-isilik hurbilduko naiz harengana

...zeren gure esaldiak hurbilketak baino ez baitira,

desagertu daitezkeen itsas perlen gainean botatako sare bat,

eta, ur azalera itzultzen direnean,

ur azpian ikusi nuenaren oso bestelakoak izango dira.”

URREGINTZAREN OFIZIOA: Artisau-teknika tradizional eta garaikideen konbinazioan, abangoardiako diseinuan, xehetasunekiko arreta zorrotz eta obsesiboan eta glamour-ukituan datza.

Nire estudiora erretiratzen naiz, lan isil eta setatsu batean.

Lan egiten dudanean, DENBORA izatea gustatzen zait, behar adina aldiz galtzeko, irrikaz sentitzeko, neure burua aurkitzeko.

Proiektu bakoitzean PENTSATZEN utzi nahi diot neure buruari. Gustuko duzun eta garatu nahi duzun ideia bat baduzu, denborak ez du faktore erabakigarria izan behar zenbat denbora eskaintzen diozun zehazteko orduan. Ezin duzu HAUSNARKETA prozesu hori eten; amaierara arte gauzatzeko gai izan behar duzu.

Sortzea lan-prozesuan zehar gertatzen da, eta hori bilakuntza ahalbideratzen duen DENBORA GELDOEN ondorioa da.

Sorkuntza lan-prozesuetan gertatzen da, eta hori ikerketak ahalbidetzen dituen DENBORA MOTELEN ondorioa da.

BILAKETA BAT DA, ADIERAZPEN PLASTIKOAREN KONKISTA BAT DA, eta hori gabe ideia on oro alferrikakoa da. Adimenarentzat ikusezina eta intuizioarentzat begi-bistakoa den zerbaiten bilaketa da. Zer den ez dakizun zerbaiten bila zabiltza, zuk bakarrik konpon dezakezu. Egoera larria da. Erronka bat da.

Egoera gogaikarria da. Baita erronka bat.

Pieza ororen muina, jatorria, esentzia IDEIA bat da.  IDEIAK lanean nabilenean etortzen zaizkit burura.

Hasiera ideia itsu bat da, eratu gabea. Aldez aurreko zirriborroak daude. 

Sortze-prozesuaren jatorria intelektuala da, atariko zirriborroetatik abiatuta lan egiten bait dut. 

Baina hasierako IDEIA hori, lan egin ahala askotan aldatu egiten da, KAOSA eta INTUIZIOA arretaz eta erneki hautematen saiatzen bait naiz. Intuizioak eta zoriak objektuari behin betiko forma ematen uzten diot.

 

Ainhoa Estankona

 

AI Estankona

HIZTEGI ESTETIKOA ETA ESTILOA.

...pentsamendua eta obra

ekintza poetiko bakar bat bailiran uztartzen.

Oteiza.

IRUDIMENA da nire errealitatea.Irudimena, sentsazio berriek elikatua, hedatu egiten da eta hizkuntza bat bilakatzen da esperientziari zentzua aurkitzeko.

Nire ESTILOS sortzeko askatasunetik dator. BEGIRATZEKO MODU propioa dut eta adierazi nahi ditudan hainbat sentimendu: KOMUNIKAZIO SENTIKORRA deitzen diot. Ez dut kontzeptu bat adieraztea bilatzen.

Nire motibazioa ESTETIKA da. Nire sortze-lanetan edertasuna bilatzen dut. Antzematen dut edertasuna INPERFEKZIOAN.

ZORIAren funtsezko ekintza menderaezinean sinesten dut. Diseinuaren eta fabrikazioaren prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak, bitxiari DOTOREZIA eta BAKARTASUNA ematen diotenak.

Benetako edertasuna beti dago ESKUZ EGINA.

Gauzak eskuz egiteak ASTIROAGO JOATEA esan nahi du.

ASTIROAGO JOATErakoan agertatzen dana ezin da aurreikusi, beti da kaotikoa.

Eskuekin lan egiteak aukera ematen dizu ZURE DENBORA HARTZEKO, ERRITMOA MURRIZTEKO ETA ZURE INTUIZIOA ENTZUTEKO.

Eskuz egiteak lekua uzten du KAOSA, INPERFEKZIOAK eta AKATSAK sor daitezen; hortik sortuko da BEREZIA ETA ERREPIKAEZINA DAN GAUZA BAKARRA, hau da, adimenarentzat eta arrazoiarentzat ezezagunak diren banakotasun bakar eta errepikaezina.

DENBORAK eta ZORIAK materia moldatzen dute, eta hain edertasun kementsu eta hunkigarria sortzen dute, ezen inoiz ez baitzitekeen nahita sortu.

Materiaren ZAURKORTASUNARI balioa eman nahi diot. Bitxiari itxura hilkorra eta organikoa, bizirik dagoenarena ematea.

Zaurkortasuna erabilerarekiko, denboraren ondorioekiko, bizitzaren igarotzearekiko.

Gorroto dut Antzinako greziarren idealen estetika, simetrietan eta proportzio perfektuetan oinarritua.

Materialtasun perfektua, edertasun bihozgabe eta ankerra idealtzat daukana. Teknologiaren bidez natura kontrolatzea. Gizakia makinara egokitzea. Forma geometriko zehatzak, forma eta ertz garbiekin. Mantentze-lanak behar dituzten material artifizialak eta estrapulituak.

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña