MESEDEZ, IRAKURRI XEDAPEN ETA BALDINTZA HAUEK WEBGUNE HAU ERABILI AURRETIK.

Bertsio hau 2021eko urriakoa da.

  

1. Baldintza orokorrak

2. Erosketa, salneurria eta ordainketa

3. Bialketa eta eskuratzea

4. Aldaketa eta itzulketa politika

1.  BALDINTZA OROKORRAK

IDENTIFKAZIOA 

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean (Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) ezarritako informazio-betebeharra betez, honako datu hauek jakinarazten dira:

www.aiestankona.com Webgunea (aurrerantzean, "Webgunea") Ainhoa Estankona Aldekoaotalora argitaratzen du. IFZ: 30.661.547V  eta AI ESTANKONA gisa jarduten du (aurrerantzean, "AINHOA").

KONTAKTUA

Erabiltzaile batek Webgunearen erabilerari buruz eta/edo honako Erabilera-Baldintzaei buruz hausnartu nahi duen edozein gairi dagokionez, bai eta AINHOAri egin nahi dion edozein eskaerari dagokionez ere, Erabiltzailearen eta AINHOAren arteko jakinarazpenak eta komunikazioak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, Erabiltzailearen eskura jartzen diren eta behean zehazten diren bideak erabiliz: 

Posta elektronikoz: contact@aiestankona.com

1. XEDEA ETA ONARPENA

1.1. Lege-ohar honek AINHOA ESTANKONA ALDEKOAOTALORA titular duen www.aiestankona. com Webgunearen  sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen duten Legezko Xedapenak Eta Baldintzak jasotzen ditu.

Aipaturiko Webgunean sartu, nabigatu eta erabilerak haren Erabiltzaile-izaera ematen du (aurrerantzean “Erabiltzailea” edo “Bezeroa”). Beraz, Webgune honetan sartzea, nabigatzea eta erabilerak esan nahi, du Erabiltzaileak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituela Webgune honetan jasotako Legezko Xedapen eta Baldintza guztiak, baita osteko aldaketak ere, kasuan kasu nahitaez bete beharreko lege-araudia aplikatzeari kalterik egin gabe eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela. 

Esandakoaren garrantzia kontuan hartuta, Webgunea bisitatzen duen bakoitzean araudia irakurtzea gomendatzen zaio Erabiltzaileari.

1. 2. www.aiestankona.com. Webgunea Merkataritza elektronikoko Webgune bat da. AINHOAK, Webgune honen bitartez, eskeintzen diren AINHOA produktuei buruzko informazioa eta horiek erosteko aukera ematen dio Erabiltzaileari.

AINHOA produktuak erosteko Webgunean sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak adierazten du Erabiltzaileak onartu egiten duela AINHOAren politika aplikatzea eta hari lotuta egotea. Politika horrek eskaera bat egin duen eta Webgune honetako online dendaren bidez produktuak erosi dituen Bezeroaren eta AINHOAren arteko harremana arautzen du, honako testuinguru hauetan:

a) Webgune honetako sarbiderako, nabigatzeko eta erabilerarako XEDEAK ETA SALMENTA-BALDINTZApean egotea onartzen du.

b) AINHOAren eta Webgune honetako online dendaren bidez eskaera bat egin eta AINHOA markako produktuak erosi nahi dituen Bezeroaren arteko harremana arautzeko honako SALMENTA XEDE ETA BALDINTZA araudiaren mende egotea onartzen du.

c) Bezeroak Webgune honetako online dendaren bidez erositako AINHOA markako edozein produkturen ALDAKETA/ITZULKETA ARAUTZEN duen araudiaren mende egotea onartzen du.

d) Adierazpen honetan deskribatutako AINHOAren PRIBAKOTASUN-POLITIKAREN eta DATUEN TRATAMENTUAren mende egotea onartzen du. 

e) Webgune honi gehitu dakiokeen edozein informazio berriri lotuta dagoela onartzen du.

1.3. AINHOAK beretzat gordetzen du legezko ohar honen Xedapenak eta Baldintzak ALDATZEKO/ZUZENTZEKO ESKUBIDEA, egokitzat jotzen duenean, aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Aldaketak berehala sartuko dira indarrean, eta, beraz, Erabiltzaileak noizik behin irakurri behar du orri hau, azken moldaketa esagutzen duela ziurtatzeko.

Abian den merkataritza-harreman baten kasuan, Baldintzen eguneraturiko bertsioa AINHOAren eta Bezeroaren arteko akordioaren parte da, baldintzei buruzko erreferentzia espezifikorik ez egon arren.

1.4. Webgunea eta bere zerbitzuak sarbide librekoak eta doakoak dira. Hala ere, AINHOAk eskubidea izango du bere Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuen erabilera aldez aurretik dagokion inprimakia betetzera baldintzatzeko.

1.5. AINHOAk eskubidea du baldintza horiek betetzen ez dituzten edo bete nahi ez dituen Erabiltzaileari Webgunea ez erabiltzeko eskatzeko.

1.6. Webgunean sartzea eta horrekin lotutako zerbitzuen erabilera AZKEN KONTSUMITZAILE batentzat baino ez da, erabilpen pertsonalerako soilik. Partikularrek eta enpresek AINHOA produktuak erosteko eskaerak egin ditzakete birsalmentarako ez direnean. AINHOA Webgunearen bidez erositako gaiak birsaltzea edo banatzea erabat debekatuta dago.

1.7. ADINGABEEN DATU PERTSONALAK: hamalau (14) urtetik gorakoek bakarrik eman ahal izango dute beren Datu Pertsonalak legez tratatzeko baimena. Hamalau (14) urtetik beherakoa bada, gurasoen edo tutoreen baimena beharko da tratamendua egiteko.

Horrela adierazten dute DBEOren 8. artikuluak eta DBLOEDaren 13. artikuluak.

AINHOAK ez du, jakinaren gainean egonda, hamalau urtetik beherako haurrei buruzko informazio pertsonal identifikagarririk jasotzen.

2. JABETZA ERRESERBA

2.1. Produktuen gaineko jabetza eta xedapen eskubidea ez dira Bezeroarengana pasatzen, harik eta AINHOArekin dituen kontratu-betebehar guztiak bete arte, dokumentu honetan xedatutakoaren arabera, produktuen erosketa-salneurri osoaren ordainketa burutu arte.

Horren arabera, Webgunearen bitartez eskatutako produktuen salneurriaren ordainketa osoa AINHOAK  jaso arte, produktuok AINHOAren aldeko jabetza-erreserba baten mende daude eta AINHOArenak jarraitzen izaten dute. 

2.2. Ordainketa gorabeheraren bat gertatuz gero, Erabiltzaileak Berehala eta, edozein kasutan, AINHOAren lehen eskaerara, itzuli beharko du eskuratutako produktua. 

2.3. klausula honetako jabetza-erreserbak ez du eraginik izango  AINHOAren “Bialketa eta Eskuratze Politika”-n arriskuaren transmisioari buruz esaten denarekin.

3. JABETZA INTELEKTUALA

3.1. AINHOA da titularra eta jabetza mugagabea du, bere produktuekiko Jabetza Intelektualaren eta "Know-How" Eskubideen gainean eta baita  Bezero edo Erabiltzaile orori, edozein produkturen eskaintza edo eskuratze bati lotuta emandako edozein dokumentazio, ilustrazio eta/edo marrazkiren gainean.

AINHOAk Bezeroari emandako edozein dokumentazio edo marrazki ez da erabiliko eman zitzaiona ez den beste xederako, eta ezingo dira erabili edo kopiatu, erreproduzitu, transmititu edo hirugarrenei jakinarazi, AINHOAk aldez aurretik idatzizko baimena eman gabe. AINHOAk eskaintza edo hitzarmen baten arabera emandako dokumentazio, ilustrazio, marrazki, espezifikazio, neurri edo antzeko datu guztiak jarraibide arruntak baino ez dira izango, AINHOAk berariaz aurkakoa adierazten ez badu.

3.2. AINHOA Webgunearen domeinuaren titularra eta jabea da.

AINHOAK softwarearen beharrezko Ustiapen eta Jabetza Intelektualeko Eskubideak ditu.

3.3. AINHOA da Egile-Eskubideena, Jabetza Intelektualarena, Jabetza Industrialarena, "Know How" eta Webguneko edukiekin zerikusia duten beste eskubide guztien titularra.

AINHOAren jabetzakoak dira www.aiestankona.com Webgunea eta horren eduki guztiak. Barruan sartzen dira bertan eskaintzen diren zerbitzuak, baita horiek ezartzeko beharrezkoak diren programak eta horrekin lotutako informazioa ere: dokumentazioa, irudiak, iturriak, diseinua, musika, softwarea, formatu-kodeak eta -gidoiak. AINHOA da Webgunearen edukia erabiltzeko eskubidea duen bakarra.

OSATZEN DU EDUKIA: Webgune bere osotasunean eta hura osatzen duten Webguneko elementuak (hala nola domeinu-izena, testua, animazioak, argazkiak, bideoak, ilustrazioak, diagramak, grafikoak, logotipoak, ikus-entzunezko, eta ikusizko edo audioko beste eduki batzuk, bai eta horien azpiko egitura ere). Egileen Eskubideen, Merkataritza-Marken eta Jabetza Intelektualeko Eskubideak babesten dituzten gainerako legeen xedapenek babesten dute.

3.4. Guztiz debekatuta dago, AINHOAk berariazko, aldez aurreko eta idatzizko baimenik eman ezean (AINHOA bere irizpidearen arabera atxiki ahal izango da): a) Webgune honetako eduki osoa edo zati bat merkataritza-helburuekin erreproduzitu, aldatu, eskualdatu, argitaratu edo hirugarrenei birbanatzea; b) Webgunean jasotako eduki osoa edo haren zati bat aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, bigarren edo ondorengo argitalpenak egitea, fitxategiak igotzea, postaz bidaltzea, transmititzea, erabiltzea, prozesatzea edo edozein modutan banatzea; c) Webgune honetan agertzen den edozein pertsonaren marka komertzial, modelo, software, datu-base, interpretazio eta irudiak kopiatzea, argitaratzea, lotzea, erakustea, aldatzea edo erabiltzea.

3.5. Erabiltzailea Webgunean sartu eta nabigatzeagak ez du inola ere aditzera emango AINHOAk, eskubide bat osorik edo zati batean, uko egin edo lagatu duenik, edo lizentzia eman duenik.

Eskatzen zaio Erabiltzaileari edo hirugarren bati, Webguneko edukiren bat Jabetza Intelektuala babesteko eskubideen urraketa bat dela iritziz gero, mesedez berehala AINHOAri jakinarazi diezaiola goian aipatutako harremanetarako datuen bidez.

4. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAREN DESKARGUA 

4.1. Webguneak Espainian du helbidea eta, Espainiako eta Europako legedia betetzen du.

AINHOAK ez du bermatzen Webgune honek hirugarren herrialdeetako legeak/Erabiltzailea bizi den herrialdeko jurisdikzioa betetzen duenik.  Beraz, ez du hortatik erator daitekeen inongo erantzukizunik. Beste herrialde batean bizi edo bizilekua duen Erabiltzaileak, Webgune honetan sartzea eta/edo nabigatzea erabakitzen badu, bere erantzukizunpean egingo du.

4.2. AINHOAK bermatzen du bere Webgunea interneteko nazioarteko estandarren arabera babestuta dagoela. Behar bezala erabiltzen bada, Erabiltzailea birus-arriskuaren aurka babestuta dago.

4.3. AINHOAK eskubidea gordetzen du Webgunean zuzenketak eta aldaketak egiteko, aldez aurretik abisatu gabe, beharrezkotzat jotzen duenean.

4.4. Webguneko informazioaren gaineko erantzukizunaren deskargua. AINHOAK ez du erantzukizunik bere gain hartzen:

4.4.1. Webguneko informazioan izandako akats edo omisioengatik. AINHOAk ahal duen guztia egiten du Webgunean informazio zehatza, eguneratua eta egiazkoa sartzeko, baina ez du berme espresurik eta/edo inpliziturik eskaintzen, zehaztasunari edo egokitasunari dagokionez (edozein informazio bere helburuarekin bat datorrela edo informazioak akatsik edo birus informatikorik ez duela bermatzen duten bermeak barne).

4.4.2. Webgune honetatik kanpo dagoen eta bere webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari dagokionean. (estekak edo hiperestekak, adibidez).

4.5. Webguneko nabigazioaren gaineko erantzunkizunaren deskargua. AINHOA ez da, inola ere, erantzule izango:

4.5.1. Webgunean sartzeagatik, nabigatzeagatik eta hura erabiltzeagatik inolako arau-hauste, galera edo kalterena, besteak beste: ordenagailu-arazoak; datu-galera; Irabazien galera; merkataritza-aukeren galera; negozioa etetea edo erabiltzaileak Webgunean informazioa erabiltzearen ondoriozko zeharkako kalteak, kalte bereziak, intzidentalak, zigortzaileak, eredugarriak edo edozein eratakoak/ erabiltzaileak beste Webgune batzuetatik lortutako edozein informazio erabiltzea. Kontuan izan Webguneko informazioa aldez aurretik abisatu gabe alda edo ezaba daitekeela.

4.5.2.-Webgunean sartzeko ezintasunagatik.

4.5.3.-Erabiltzailearen nabigatzailean cookie-ak desaktibatzearekin lotutako funtzionamendu okerragatik.

4.5.4.-Webgune hau behar ez bezala erabiltzeagatik Erabiltzaileari sor dakizkiokeen kalteena. Bereziki, ez du bere gain hartuko telekomunikazioen erorketen, etenen, hutsegiteen edo akatsen erantzukizunik.

5. ERABILTZAILEA. LEGEZKO BETEBEHARRAK.

5.1. Webgunearen erabilerak eta nabigazioak Erabiltzaile izaera ematen du. Webgunean nabigatzen hasten denetik, Erabiltzaileak legezko jakinarazpenetan jasotzen diren Xedapen eta Baldintza guztiak onartzen ditu.

5.2. Erabiltzaileak Webgunea eta haren edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko erantzukizuna du, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta Lege-Ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak AINHOA titularraren aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzungo du eginbehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen edozein kalte-galeraren aurrean.

5.3. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Webguneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko inprimakia betetzerakoan emandako INFORMAZIOA EGIAZKOA ETA LEGEZKOA izatearen erantzukizuna. Berehala ezeztatu/konpondu ahal izateko, Erabiltzaileari eskatzen zaio mesedez,  inprimaki horietan erregistratutako informazioa bidegabe erabiltzea dakarren edozein gertakariren berri emateko (adibidez, lapurreta, galera, adierazleak/pasahitzak baimenik gabe eskuratzea).

5.4. Erabiltzaileak ezin du Webgunean instalatuta dagoen babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu edo manipulatu.

5.5. Erabiltzaileak ezin du (hipotesiak; ez dira zehatzak): a) honako edukiak zabaldu: delituzkoak, indarkeriazkoak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren defentsarako edo, oro har, legearen edo eskatutako publikoaren aurkakoak; b) Birus informatikoak sarean sartu edo AINHOAren edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo horietan akatsak edo kalteak sor ditzaketen ekintzak egin, bai eta beste erabiltzaile batzuei Webgunean eta haien zerbitzuetan sartzea oztopatzea ere, baliabide informatikoak masiboki kontsumituz, horien bidez AINHOAk bere zerbitzuak ematen baititu; c) Beste erabiltzaile batzuen edo AINHOA sistema informatikoen edo hirugarrenen eremu mugatuen posta elektronikoko kontuetan sartzen saiatu, eta, hala badagokio, informazioa atera eta AINHOAren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratu; d) jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu; e) beste erabiltzaile bat ordeztu; f) Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskura jarri edo beste edozein modutan komunikatu jendaurrean, eraldatu edo aldatu, salbu eta kasuan kasuko eskubideen titularraren baimena badago edo hori legez baimenduta badago; g) Publizitate-xedeetarako datuak bildu, baimenik gabe saltzeko edo beste merkataritza-helburu batzuetarako.

6. LEGEZKO BERMEAK.

6.1. Legezko bermeen bermatzailea AINHOA ESTANCONA ALDECOA-OTALORA da.

6.2. Produktuak hitzarmenarekin bat datoz oro har: 1) espero den erabilerarako egokiak badira; 2) saltzaileak emandako deskribapenari eta ezaugarriei badagokie.

6.3. Erabiltzaileak hurrengo lege-bermeen onurak ditu:

6.2.1. Adostasunaren legezko bermea, material, eskulan edo fabrikazio akatsen batek eragindako edozein kalterengatik.

6.2.2. Akats ezkutuen aurkako bermea: 1) erabilera desegokia, xede duen erabilerarako; 2) erabilera gutxitzen du, eta beraz erosleak ez zukeen erosiko, edo prezio txikiagoa ordaindu zukeen. 

Bezeroak bi (2) urteko epea du, artikulua eskuratzen denetik, bere legezko bermeaz baliatzeko. Bezeroak aukera izango du: Konpondu (ikusi konponketak), beste produktu batez ordezkatu edo salmenta bertan behera utzi.

6.4. Honako lege-bermea eta AINHOAren erosketetan atzera egiteko merkataritza-bermea (ikusi Itzulketen Politika) bi aukera bereizi dira eta ez dute elkar oztopatzen.

7. EZINBESTEKO EGOERA.

7.1. Alderdietatik edozeinen betebeharrak eten egingo dira, AINHOAk egindako salmenta bati dagokionez, salmenta hori gauzatzea oztopatzen denean edo kostu handiegikoa bihurtzen denean kaltetutako alderdiaren kontroletik kanpoko gertaera baten ondorioz; betiere, hitzarmena egiteko unean, alderdiak ezin izan badu, arrazoiz, gertaera hori edo haren ondorioak aurreikusi edo gainditu (Ezinbesteko Egoera).

Ezinbesteko Egoera da,( baina ez dago mugatuta): liskar industrialak, suteak, muturreko klima, pandemiak, gerra, mobilizazio militar zabala, matxinada, konfiskazioa, bahiketa, energiaren erabileraren murrizketak, eta azpikontratistek entregetan egindako akatsak edo atzerapenak, arestian aipatutako edozein inguruabarrek eragindakoak, kontratua eratu aurretik edo ondoren gertatu. 

7.2. Ezinbesteko Egoeran dagoela argudiatzen duen alderdiak luzamendurik gabe jakinaraziko dio beste noiz hasten den egoera eta noiz amaitzen den. Ezinbesteko egoerak Bezeroa bere betebeharrak betetzea eragozten badu, AINHOA konpentsatuko du produktua aseguratu eta babesteko egindako gastuengatik.

7.3. Hitzarmenaren betearazpena hiru hilabete baino gehiagoz eteten bada Ezinbesteko Egoeraren ondorioz, alderdietako edozeinek kontratua deuseztatzeko eskubidea izango du, beste alderdiari idatziz jakinarazita.

8. BITARTEKARITZA – LEGEA APLIKAGARRIA/AUZITEGIEN HAUTAKETA.

8.1. Webgunea eta edukiak bidegabe erabiltzeagatik edo Baldintza hauek ez betetzeagatik beharrezkotzat jotzen dituen akzio zibil edo penalak aurkezteko gaitasuna du AINHOAK.

Kreditu-txartelarekin edo beste ordainketa-bide batzuekin egindako edozein iruzur-saiakera edo AINHOAri zuzendutako edozein eratako edozein iruzur-saio arretaz jarraitu eta epaituko dira, legearen mailarik gorenera arte.

Erabiltzaileari Xedapen eta Baldintza hauek berehala betetzeko eskatzen ez bazaio, edo, hemen ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondorioz, Erabiltzailearen aurkako neurriak edo ekintzak hartzeko atzerapena badago, horrek ez du esan nahi AINHOAk Erabiltzailearen ekintza zigorgarriak baimentzen dituenik, eta ez du eragotziko AINHOAk Erabiltzailearen aurkako legezko eskubideak eta baliabideak baliatzea.

8.2. Edozein eztabaida gertatuz gero, Bezeroak aldez aurreko ekintza idatziz egiteko konpromisoa hartzen du AINHOArekin, eztabaida konpontzen saiatzeko. 

8.3. BITARTEKARITZA: Eztabaidaren konponbide adiskidetsu honek arrakastarik ez badu, alde biek, elkarrekin erabaki dezakete konponbidea Europan Europako Batzordeak liskarren ebazpen alternatiborako plataforma bat eskaintzen duenez, hura erabiltzea. Hemen eskuragarri: http://ec.europa.eu/odr.

8.4. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA:

8.4.1. Produktuak eskuratzeko eta Bezeroak AINHOAren faktura ordaintzeko tokia AINHOAk Espainian duen egoitza izango da. 

Bitartekaritzak arrakastarik ez badu, alderdiek Espainiako auzitegien esku utziko dituzte beren gatazkak, eta jurisdikzio esklusiboa izango dute baldintza horiekin lotuta sortzen den edozein erreklamu edo auziren gainean Baldintza hauen interpretazioari eta/edo aplikazioari buruzko edozein eztabaida sortzen bada, Espainiako legearen arabera interpretatuko dira.

8.4.2. Hala ere, AINHOAak, bere diskrezio osoz, legezko prozedurak has ditzake Bezeroaren aurka, aplikagarria den legezko beste edozein lekutan.

Xedapen eta Baldintza hauetan adierazten den ezerk ez die eragingo Bezeroaren eskubide eta lege-baliabideei.

8.4.3. Baldintza horiei gehitutako akordio, xedapen, zuzenketa eta gehigarriak ez dira baliozkoak izango, salbu eta idatziz egiten badira eta bi alderdiek sinatzen badituzte.

9. BENETAKOTASUN-ZIURTAGIRIA 

Webgunearen bidez erositako AINHOA produktu guztiek beren benetakotasun-ziurtagiria dute, produktuarekin batera entregatuko dena.

2. EROSKETA, SALNEURRIA ETA ORDAINKETA

2. 1. SALMENTAREN XEDAPENAK ETA BALDINTZA OROKORRAK

AINHOAK edozein unetan, beharrezkoa den bakoitzean, eguneratu ahal izango ditu honako Salmenta-Baldintzak aldez aurretik zertan jakinarazi gabe. Bezeroak Webgune hau bisitatzen duen bakoitzean azken bertsio eguneratua irakurri beharko du.

Webguneko online dendaren bidez AINHOA produktuak erosteko eskaera egiteko unean Erabiltzaileak adostu eta onartu egiten du Salmentari dagozkion Baldintza Eta Xedapenak jasan eta horien mende egotea. 

2. 2. JABETZA ERRESERBA

2.2.1.  Produktuen gaineko jabetza eta xedapen eskubidea ez dira Bezeroarengana pasatzen, harik eta AINHOArekin dituen kontratu-betebehar guztiak bete arte, dokumentu honetan xedatutakoaren arabera, produktuen erosketa-salneurri osoaren ordainketa burutu arte.

Horren arabera, Webgunearen bitartez eskatutako produktuen salneurriaren ordainketa osoa AINHOAK  jaso arte, produktuok AINHOAren aldeko jabetza-erreserba baten mende daude eta AINHOArenak jarraitzen izaten dute. 

2.2.2. Ordainketa gorabeheraren bat gertatuz gero, Erabiltzaileak Berehala eta, edozein kasutan, AINHOAren lehen eskaerara, itzuli beharko du eskuratutako produktua. 

2.2.3.  klausula honetako jabetza-erreserbak ez du eraginik izango  AINHOAren “Bialketa eta Eskuratze Politika”-n arriskuaren transmisioari buruz esaten denarekin.

2. 3. ERABILTZAILEA IZATEKO BALDINTZAK 

2.3.1. Erabat DEBEKATUTA dago www.aiestankona.com  Webguneko online dendan erositako AINHOA produktuak BIRSALTZEA EDO BANATZEA. 

2.3.2. Eskaerak erabilera pertsonalerako baino ezin dira egin, edozein erabilera komertzial baztertzen da. Webguneak eskaintzen dituen produktuak Azken-Kontsumitzaile batentzat dira. Partikularrek eta enpresek eskaerak egin ditzakete AINHOA produktuak erosteko, beti ere erabilera pertsonalerako, birsaltzeko edo beste edozein erabilera komertzialetarako asmorik gabe.

Eskaera bat egitean, Erabiltzaileak fede oneko azken-Kontsumitzailea dela adierazi eta bermatzen du, eta ez dituela AINHOA produktuak entregatuko, salduko edo beste modu batera banatuko, eta ez dituela AINHOA produktuak helburu komertzialekin edo beste edozein onura komertzialekin erosiko. 

AINHOAk eskatzen die azken-kontsumitzaile kategoriari egotzi ezin zaizkion Erabiltzaileei, ez daitezen saiatu AINHOArekin merkataritza-harremanak izaten, ez eta hirugarrenen bitartekaritzaz birsaltzeko produktuak erosteko eskaerak egiten ere. 

Arestian deskribatutako merkataritza-politika kontuan hartuta AINHOAk uste badu, bidezko arrazoiengatik, eskaera batek baldintza horiek urratzen dituela, AINHOAk beretzat gordetzen du azken-kontsumitzailearentzat ez diren artikuluen eskaerak edo aurrez deskribatutako merkataritza-politikak betetzen ez dituzten eskaerak ez prozesatzeko eskubidea eskaera horri uko eginez.

2.3.3. Bezeroak: A) gutxienez 18 urte izan behar ditu; B) Bezeroak beharrezko baldintzak izan behar ditu  legez lotesleak diren kontratuak egin ahal izateko; C) Bezeroak helbide elektroniko baliodun bat izan behar du; D) Bezeroak banku-kontu bat, ordaintzeko balio duen kreditu-txartel bat eduki behar du; E) azken-kontsumitzailea izan behar du.

2.4. AINHOA PRODUKTU ETA ZERBITZUAK

2. 4. 1. Webgune honetan salgai dauden goi-mailako bitxigintzako pieza guztiak bakarrak eta esklusiboak dira, eta AINHOAk berak diseinatu eta fabrikatzen ditu.

AINHOAK bere kabuz diseinatzen eta sortzen ditu goi-mailako bitxigintzako piezak, baina, batzuetan, urregileen eta tokiko artisauen lankidetzara jotzen du.

Bitxiak Bilbon egiten dira eskuz, aintzinakoak eta garaikideak diren urregintzako teknikak erabiliz.

2. 4. 2. Hauek dira AINHOAk Webgune honen bitartez, online dendan eskaintzen dituen produktuak: 

(A) SORTZEAK serieko goi-mailako Bitxigintza sorkuntzak; eskuragarri badaude stockean eros daitezkeen piezak 

(B) Goi-mailako Bitxigintza sortzeak, aurretiaz AINHOAK eginiko diseinu batetik abiatuta bitxia, enkarguz egiten denean.

Bitxiak hauek pertsonalizatuak dira eta AINHOAk ez du haren gaineko itzulketarik onartzen.

(C) Banan-banango bitxiak (Bespoke).  Bezeroaren irrika berezi bat asetzeko, eta haren zehaztapenei jarraituz, AINHOAk bitxi pieza bat diseinatu eta egiten du, bereziki Bezeroarentzat. 

Oro har, bitxi horiek diseinatzeko inspirazioa bitxiaren xede den pertsonak gogora ekartzen duen oroitzapenetik dator. Ondorioz, bezeroarekin elkarrizketa bat izatea ezinbestekoa da.

Bitxi hauek pertsonalizatuak dira eta AINHOAk ez du haren gaineko itzulketarik onartzen.

(d) AINHOAK Bezeroaren jabetzako harribitxientzat diseinatu eta fabrikatu dezake pieza bat. Diseinu eta fabrikazio prozesuan, AINHOAk Bezeroaren harria(k) gorde ditzake. Harriaren balioaren arabera, horrek kostu gehigarriak ekar ditzake; unea heltzen denean jakinaraziko zaizkio Bezeroari.

Bezeroaren harria AINHOAren zaintzapean dagoen bitartean, haren erantzukizun osoa bere gain hartzen du.

AINHOAren esku utzitako edozein harri galdu, lapurtu edo kaltetzen bada, AINHOAk ordezko harri bat proposatu dezake, AINHOAk hornituko duena. AINHOAK ez dio Bezeroari ordezko dirurik eskainiko.

2. 4. 3. AINHOAK ahal duen guztia egiten du Webgunean eskuragarri dauden AINHOA produktuen funtsezko ezaugarriak ahalik eta zehatzen deskribatu eta argazkiak ateratzeko, batez ere produktu bakoitzaren koloreari, diseinuari eta estiloari dagokienez.

2. 4. 4. AINHOAK ez du inolako erantzunkizunik bere gain hartuko Webguneko argazkiaren edo grafikoki irudikatutako produktuaren eta eskuratutako produktuaren artean aldaketarik, akatsik edo zehaztugabetasunik  balego, arrazoi teknikoengatik edo bestelakoengatik aldaketa txikiak gertatzen badira.

2. 5. ESKAERAK

2. 5. 1. Eskaera guztiak AINHOAk IDATZIZ ONARTU beharko ditu.

2. 5. 2. Bezeroak beren arriskupean aukeratzen eta erosten dituzte artikuluak. Bezeroaren ardura da, eskaera berretsi aurretik, saskian agertzen den informazioak bere hautaketa zehaztasunez islatzen duela egiaztatzea.

2. 5. 3. Erabiltzaileak erosketa eskaera bat egiten duenean, elektronikoki prozesatu eta biltzen diren Datu Pertsonalak ematen dizkio AINHOAri. Gai honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, hemen irakur daiteke Datu Pertsonalak Prozesatzeko AINHOAren politika.

2.5.4. Erabiltzaileak, Itzulketen Politika atalean deskribatutako baldintzak betez, hitzarmena bertan behera uzteko eskubidea baliatu ahal izango du; Bitxiak aldatu eta/edo eskaerak ezeztatu ditzazke.  

2.5.5. AINHOAK posta elektronikoz edo telefonoz egindako eskaerak onartzen ditu. 

AINHOAK eskubidea du eskaerak ahoz berrestea eskatzeko. AINHOAk eskaera bat ahoz berrestea eskatzen badu, baieztapena telefonoz egin beharko da (posta elektronikoz ez da nahikoa izango).

2.5.6. AINHOAK  ESKAERA BERRETSIKO du, atzerapenik gabe,  eskuragai dauden produktuei dagokienez. Aldaketak edo bitxien zehaztapenetan beste edozein moldaketa eskatzen duten produktu-eskaerak Bezeroaren eskaera betetzeko beharrezkoa den denboraren arabera berretsiko dira.

2. 5. 7. ESKAEREN GAINEKO AINHOAREN ESKUBIDEEN ERRESERBA:

A) AINHOAK ESKAERA BAT EZEZTATZEKO ESKUBIDEA gordetzen du, nahiz eta “Eskaera Berretsia” egon, Bezeroak ordaindutako zenbateko osoa itzuliz. Ordaindutako zenbatekoa itzultzea da AINHOAk eskaera bat ezeztatzeagatik duen erantzukizun bakarra.

B) AINHOAK ESKAERA BATI UKO EGITEKO ESKUBIDEA gordetzen du, edozein arrazoirengatik, adibidez honako hipotesietan: (a) Bezeroaren aurreko eskabideren baten AINHOArekin ika-mikaren batean izan bada; (b) AINHOAk bidezko arrazoiak baditu: 1) Bezeroak Webgune hau arautzen duten Xedapen eta Salmenta-Baldintzak urratu dituelako 2), Bezeroak ez ditu produktuak ordaindu,(3) Bezeroak Iruzurrezko edo merkatu griseko jarduerak egiten ditu (produktuak birsaltzen ditu, AINHOAk baimendu gabeko kanal baten bidez); 4) Prezioan edo produktuaren deskribapenean akats esanguratsuren bat egon bada; (5) Bezeroak uko egiten dio AINHOAk legez bildu behar duen edozein informazio emateari; edo (c) AINHOAk uste badu eskaera bertan behera uztea beharrezkoa dela legea betetzeko; edo (d) Eskaera bat ezerezteko eskubidea du, Xedapen eta Salmenta-Baldintza hauen arabera.  

AINHOAk eskaera baliogabetzen badu, aurre-ordainketa oro itzuli egingo da.

C) AINHOAK, Bezeroarekin gatazkarik izanez gero, ESKAERA BETEARAZTEARI UKO EGITEKO ESKUBIDEA gordetzen du, eztabaida konpondu arte. Kasu horietan, Bezeroari posta elektronikoz jakinaraziko zaio bere eskaera ezeztatu dela, eta, hala badagokio, AINHOAk eskaera ezeztatu aurretik Bezeroak ordaindu duen zenbatekoa itzuliko dio.

2. 5. 8. AINHOAK bere erregistroetarako gordeko ditu AINHOA eta Bezeroen arteko transakzio guztien agiriak. Webgune honetan egindako transakzio batekin lotuta, AINHOA eta bere Bezeroetako baten arteko eztabaida badago, AINHOAk erregistratutako datuak erabiliko dira transakzioaren xehetasunen froga gisa.

2. 6. "ESKAERA BERRESTEA"

2. 6. 1. Produktu guztiak haien ESKURAGARRITASUNAREN BALDINTZAPEAN daude.

AINHOAren bitxiak bakarrak dira eta, noizean behin, pieza bat saldu eta ez da Webgunetik kendu. AINHOAK eragozpen hori deitoratzen du eta ahal duen guztia egingo du Bezeroarentzat ordezko bitxi bat aurkitzeko.

Eskatutako bitxiak eskuragarri ez badaude edo, arrazoiren batengatik, eskaera ezin bada prozesatu Bezeroak eskatutakoaren arabera, berehala jakinaraziko zaio Bezeroari, eta ordezko posibleen zerrenda bat emango dio AINHOAk, aztertu dezan.

2. 6. 2. Bezeroak egindako eskaera guztiak AINHOAk idatziz onartu beharko ditu.

Bezeroak eskaera egiten duenean, AINHOAri bidaliko zaio prozesatua izan dadin, eta Bezeroak mezu elektroniko bat jasoko du eskaeraren xehetasun nagusiekin. "Amaitu erosketa" botoian klik egiteak eta hurrengo baieztapen-mezu elektronikoak ez dute esan nahi eskaera onartu denik eta erosketa eginda dagoenik. Puntu honetan, Erabiltzailearen eskaera, produktu bat erosteko eskaintza bat baino ez da.

2. 6. 3. Hitzarmena formalizatzen da eta loteslea izango da AINHOAk erosleari "ESKAERA BERRESTEA" baieztapen mezu elektroniko bat bialtzen dionean, eta soilik bertan egietsi dituen produktuei dagokienez. 

2. 6. 4. "ESKAERA BERRESTATZEN" duen mezu elektronikoarekin batera, produktua bidali dela baieztatuko zaio Bezeroari eta dagokion jarraipen-zenbakia zein den esan.

2. 6. 5. Bezeroak edozein unetan ezeztatu dezake eskaera, ESKAERAREN BERRESPENA bidali aurretik.

2. 6. 6. ESKAERA BERRESTEAN DATOZEN ARGIBIDEAK BEZEROAREN ESKAERAREKIN BAT EZ BADATOZ, Bezeroak idatziz adostasun-eza jakinarazi beharko dio AINHOAri, eskaera onartu eta hurrengo 2 egunen barruan. Bezeroak adostasun-ezaren jakinarazpen hori ematen ez badu, Bezeroak adostasun-eza eskatzeko eskubidea galduko du. AINHOAri adostasun-eza jakinarazten bazaio, AINHOAk, atzerapen bidegaberik gabe, ESKAERA BERRESTE berria eta zuzena bidali beharko dio Bezeroari.

2. 6. 7. Eskaera baztertzen bada eta Bezeroaren txartela edo kontu korrontea zordundu bada, AINHOAk zenbateko osoa itzuliko du.

2. 7. ESKURAGARRITASUNA

2. 7. 1. AINHOAK eskubidea du Webgunean eskainitako artikulu-sorta kentzeko/aldatzeko, bai eta edozein material edo eduki kentzeko edo aldatzeko ere, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe.

2. 7. 2. AINHOAK ez du erantzukizunik izango produktu bat agortuta badago edo, beste edozein arrazoirengatik, eskuragarri ez badago.

Bezeroak eskatutako produktu bat ez badago eskuragarri "ESKAERA BERRETSI" ondoren, lehenbailehen jakinaraziko zaio Bezeroari telefonoz edo posta elektronikoz. Bezeroak beste produktu bat aukeratu edo eskaera ezeztatzeko aukera izango du.

Eskaera produktu bat baino gehiagoz osaturik badago, telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaio Bezeroari, eskaeraren zer zati geratzen den eskuragarri, eta eskaera osoa ezeztatu edo eskaera aldatu aukeren artean erabakitzen lagunduko zaio. Oraindik eskaerarekin jarraitu nahi badu, eskuragarri dagoen eskaeraren zatia kobratuko zaio Bezeroari. Bezeroak eskuragarri ez dagoen produktua, berri batekin ordeztea aukeratzen badu, ordezko produktua eskaera berri eta banandu gisa tratatuko da.

2. 8. ERRESERBAK EDO AURREESKAERAK

2. 8. 1. Bezeroak datozen hilabeteetan gauzatuko diren bitxiak erreserbatu eta eros ditzake. Erosketa horri Aurreeskaera  deitzen zaio. 

Aurreeskaeren ordainketa banku-transferentzia bidez egiten denez, zenbatekoa AINHOAren kontura iristen den egunean jaulkiko da faktura.

2. 8. 2. Aurreeskaerek eskaera arruntei aplikatzen zaizkien prozesu eta baldintza berberak izango dituzte.

2. 8. 3. Ekoizpen-mugak direla eta, AINHOAk Aurreeskaera bat ezeztatu dezake, osorik edo zati batean. AINHOAK berehala jakinaraziko dio Bezeroari. Aldez aurreko ordainketen zenbateko osoa itzultzeko, Bezeroak  erosketa ordaintzeko erabili zuen bide bera erabiliko da.

2. 8. 4. Erreserbatutako produktua bidaltzeko prest dagoenean, AINHOAk "Eskaeraren Berrespena" bidaliko dio Bezeroari.

2. 8. 5. Bezeroek beren eskaeraren egoerari buruzko informazioa jaso dezakete, helbide elektroniko honetara idatziz: contact@aiestankona.com.

2. 8. 6. Aurreeskaeretan jasotako bidalketa-helbidearen herrialdea ezin da inola ere aldatu.

2. 9. SALNEURRIA ETA ORDAINKETA

2.9.1. Salmenta-eragiketak Espainian egindakotzat joko dira. Beraz, erosketa-sistema indarrean dagoen Espainiako legeriaren mende dago. 

2.9.2. AINHOA produktuen prezioak eurotan (EUR) daude adierazita.

2.9.3. EUROPAR BATASUNEAN egindako eskaeretarako, prezioek indarrean dagoen legeriaren arabera aplikatu beharreko BEZa edo tasa jasoko dute.

EUROPAR BATASUNETIK KANPO egindako eskaeretarako, ez da Erkidegoko BEZa aplikatuko. Helmugako herrialdean ordaindu beharreko zergak eta/edo muga-zergak Bezeroaren erantzukizuna dira, eta Bezeroaren kontura izango dira.

2.9.4. AINHOAK Webgune honetan eskaintzen diren produktuen PREZIOA ALDATZEKO ESKUBIDEA du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe. 

AINHOAK eskarien PREZIOAK DOITZEKO ESKUBIDEA du, material eta osagaien prezioak izugarri igotzea eragiten duten gertaera esanguratsuak gertatzen direnean edo dibisaren egoeraren garapen desegokiak daudenean. Prezio-doikuntza horiek idatziz egingo zaizkio Bezeroari, doikuntzaren arrazoia adierazita. AINHOAk eskualdatutako prezio-doikuntzak eskatutako produktuen % 10 baino gehiago garestitzea badakar, Bezeroak dagokion eskaera ezeztatzeko eskubidea izango du.

2.9.5. Bezeroari fakturatuko zaion prezioa Webgunean erakusten dena izango da, Bezeroak eskaera baieztatzen duen unea.

Bezeroak AINHOAren faktura ordaindu beharko du, AINHOAren salmenta-fakturan ezarritako ordainketa-baldintzen, eskaeraren berrespenaren edo adostutakoaren arabera. Bezeroak ez du eskubiderik fakturan kenkariak egiteko, ez eta fakturaren aurkako atxikipen-eskubiderik, kontraagindurik edo konpentsaziorik baliatzeko ere.

2.9.6. ERRAKUNTZA SALNEURRIAN: Salbuespenezko kasuetan, baliteke pieza baten salneurria edo produktu baterako Bezeroari emandako aurrekontua oker jakinarazi izana. Horrelako edozein akats ahalik eta lasterren zuzentzen saiatuko da AINHOA, eta akatsaz ohartu bezain laster jakinaraziko dio Bezeroari zein den salneurri zuzena. AINHOAK EZ DU PRODUKTUA OKERREKO SALNEURRIAN SALTZEKO OBLIGAZIORIK, EZTA "ESKAERAREN BERRESPENA" BIDALI ONDOREN ERE.

2.9.7. Erabiltzaileak Webgunean eskaera bat egitean urruneko konexioko bitartekoak erabiltzean jasaten dituen kostuak (Interneterako sarbidearen kostua, telefono-gastuak) Erabiltzailearen kontura dira.

2.10. ORDAINTZEKO ERA: BANKU-TRANSFERENTZIA

2.10.1.  AINHOAK zuzeneko banku-transferentzia bidez baino ez ditu ordainketak onartzen, eta horien xehetasunak argi eta garbi jakinaraziko dira salmenta burutzean.

2.10.2.  Eskaera egiteko unean, emandako datu guztiak baliozkoak eta zehatzak direla bermatzen du Bezeroak. AINHOAk eskaera onartzen duenean, salneurriaren ordainketa osoa egingo dela.

"BANKU-TRANSFERENTZIA" ordainketa era: Bezeroak automatikoki bidaltzen du erosketa-eskabide bat www.aiestankona.com bidez. Eskaera hori AINHOAk bidalitako "Eskaera Berresteko" mezu elektroniko baten bidez baiestatuko da. Mezu elektroniko honek Banku-Trasferentzia egiteko bankuko datuak izango ditu. Horren ondoren, produktua erreserbatu egiten da, transferentzia AINHOA kontura iritsi arte.

Eskaeraren ordainketaren banku-transferentzia, "Eskaeraren Berrespena" mezu elektronikoa jaso eta 48 orduko epean egin behar du Bezeroak.

Banku-transferentzia AINHOAren banku-kontura iristen denean bakarrik bidaliko zaio Bezeroari eskaera.

2.11. ORDAINKETA: DATU PERTSONALEN BABESA eta PRIBATUTASUN-POLITIKA

2.11.1. DATU PERTSONALEN BABESA.

AINHOAren Webguneko online dendaren bidez egiten diren transakzio guztiek konexio segurua erabiltzen dute, beren Datu Pertsonalak SSL protokoloaren bidez enkriptatze direlarik. Protokolo horrek bermatzen du modu seguruan eskualdatzen dela: 1) Datu pertsonalak (helbidea, telefonoa, etab.); 2) Ordaintzeko aukeratutako modua - Bezeroaren kreditu-txartelaren edo banku-kontuaren datuak; 3) Eskaeraren informazioa, hau da, produktuen datuak.

Erabiltzen dugun SSL protokoloaren enkriptazio-giltza RSA 2048/256 bit motakoa da.

2.11.2 PRIBATUTASUN-POLITIKA

AINHOAren Webgunearen edozein Erabiltzailek izango du aukera www.aiestankona.com-en kontu bat ireki eta erregistratzeko eta Bezerotzat hartua izateko. Helburua Bezeroaren eskaera izapidetzea eta erosketa errazen eta azkarren egitea da: etorkizunean, Erabiltzaileak AINHOA produktu bat erosi nahi badu, haren Datuak jadanik datu-basean gordeta egongo dira.

AINHOAren Webgunearen sistema guztiak aseguratuta daude baimenik ez duten pertsonen kalte eta galeren, legez kanpoko irispidearen, manipulazioaren eta datuak ugaritzearen aurka. Hala ere, Erabiltzaileak Datuak isilpean tratatu behar ditu beti, eta itxi Interneteko nabigatzailearen leihoa, AINHOArekin erosketa burutu ondoren, batez ere zure PCa beste pertsona batzuekin partekatua bada.

AINHOA segurtasun-neurri egokiak hartzen ahalegintzen da, Bezeroaren baimenik gabeko sarbidea edo Datu Pertsonalaren eskualdaketa babesteko. Tamalez, ezin da bermatu Internet bidezko edo haririk gabeko edozein sareren bidezko datu-transmisioa % 100 segurua denik. Ondorioz, AINHOA Bezeroaren Datu PertsonalaK babesten saiatzen bada ere, hark onartzen du (a) Interneten berezko segurtasun- eta pribatutasun-mugak AINHOAren kontroletik kanpo daudela; eta (b) ezin da bermatu Webgune honen bidez Bezeroaren eta AINHOAren arteko informazio trukearen eta informazio eta Datu guztien segurtasuna, osotasuna eta pribatutasuna.

Jasotako Datu Pertsonalak honako arauen arabera erabiliko dira: Regulation (EU) 2016/679 27 apirila 2016; Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa; eta Espainian indarrean dagoen gainerako legeria.

AINHOAren Datuak Babesteko Politikari buruzko guztia jakiteko, egin klik, mesedez.

2.12. KONPONKETAK

Edozein konponketa-eskaera egiteko, jarri harremanetan AINHOArekin:

Posta Elektronikoa bidez. helbide honetara: contact@aiestankona.com

3. BIALKETA ETA ESKURATZEA.

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira Bezeroarentzat, AINHOAren kargura. 

Europar Batasunetik kanpo eta munduko gainerako herrialdeen kasuan, bialketak inportazioko aduana-muga-zergen mende daude. Bialketaren jasotzailea inportatzailea izango da, eta esleitutako inportazio-tarifa eta gainerako tarifa edo ordaindu beharreko bialketa-kostu gehigarrien erantzulea da. 

3.1. ESKAERAREN BIALKETA

3.1.1.  AINHOAK Bezeroarekin adostuko ditu AINHOAren produktuentzako eskuratze-modu egokienak. Eskaera prozesatzerakoan, AINHOAk Bezeroari beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango dio.

AINHOAk eskuratze-denbora zehatzik bermatu ezin badu ere, eskuratze-data zenbatetsia adieraziko da Erabiltzaileak eskaera egiten duenean:  

a) Bitxiak, oro har, 20 eta 30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira, ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita. 

b) Webgune honetan egindako eskaera guztiak bialketa-kargurik gabe eskuratuko dizkio AINHOAK Bezeroari (inportazio-zergak ez daude barne, eta eskaera jasotzen duenak ordaindu beharko ditu eskudirutan helmugara iristen direnean).

Kasu guztietan, AINHOAk bialketa atzeratzeko eskubidea gordetzen du, EZINBESTEKO EGOERAK suertatzen badira.

3.1.2.  AINHOAK eskatutako produktuak hainbat pakete eta/edo bialketa ezberdinetan banatzeko eskubidea gordetzen du. Produktu guztiak eskuratze bakarrean entregatzea ezinezkoa den egoera batean badago, eskaera zatika entregatzeko eskubidea izango du AINHOAk, betiere ere Bezeroari aurretik jakinarazita.

3.1.3. Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz.

Bezeroak bialketari arrastoa jarraitu diezaioke, mezularitza-zerbitzuaren Webgunean, eskaera bidali ondoren posta elektronikoz jakinarazten zaion ibilbide-orriaren zenbakiarekin (jarraipen-zenbakia). Albaranaren zenbakia erosketarako erabilitako posta elektronikora bidaliko da. 

3.2.  BIALKETA-ASEGURUA

AINHOAren produktuen bialketak, Bezeroarentzako inolako kargurik gabe, lapurreten eta ustekabeko kalteen aurka aseguratuta daude. 

AINHOA behartuta zegoen produktua Bezeroak eskaeran ezarritako helbidean eskuratzen denean, AINHOAk entregatzeko betebeharra beteko du eta aseguruak eraginkorra izateari utziko dio.

Era berean, Bezeroak arrazoirik gabe eskaera jasotzeari uko egiten badio, aseguruak eraginkorra izateari utziko dio, eta Bezeroa izango da produktuei eragindako kalte-galeren erantzulea. 

3.3. ESKAERA ESKURATZEA eta ESKURATZEKO DATA TOKIA 

3.3.1. AINHOAK adostutako datan eta Bezeroak bere eskaeran adierazitako eskuratze-helbidera bidali eta eskuratuko zaio eskaera Bezeroari. Eskuratutako produktua Bezeroaren erantzukizuna izango da, eskaera Bezeroak AINHOAri emandako helbidean entregatzen zaionean edo Bezeroak edo haren agenteak AINHOAgandik jasotzen duenean.

Sinadura bat beharko da eskuratzean.

Alde biak babesteko, eskaera bidali aurretik/entregatu aurretik AINHOAk eskubidea izango du identifikazio-proba bat eskatu eta exijitzeko 

3.3.2. Eskuratzeko adierazitako DATAK ETA EPEAK ZENBATESPENAK baino ez dira, eta AINHOA ez da egiten eskuratzeko atzerapenen erantzule.

3.3.3.Eskuratze bat atzeratzen bada AINHOA erantzule izateagatik, AINHOAren fede ona gailenduko da eta, legean kontrakorik xedatu arren, AINHOAk eta Bezeroak adosten dute AINHOAk ez diola inolako kalterik ordaindu beharko Bezeroari berandutzeagatik.

Eskuratzea atzeratzen bada Bezeroa erantzule delako edo Ezinbesteko Egoera bat dela beste eskuratze-data bat adostu daiteke, AINHOA onartzearen baldintzapean.

Beste edozein argibide nahi izanez gero, idatzi posta elektronikoz helbide honetara: .. @................... com).  AINHOAK bere esku dagoena egingo du eskaera zehatzei erantzuteko.

3.3.4 AINHOAk eskuratze-datarekin betete ahal izateko, Bezeroak dauzkan hitzarmen-betebeharrak bete behar ditu; besteak beste, Bezeroak unean uneko zehaztapenak, dokumentazioa, baimenak eta aurreratutako ordainketak (hala badagokio) eman behar dizkio AINHOAri. Bezeroak baldintza hori betetzen ez badu, erositako produktuaren eskuratze-data horren arabera luzatuko da.

3.3.5. Posta-kutxak eta Korreotako kutxatilak ezin dira erabili AINHOA produktuen eskariak eskuratzeko.

3.3.6. AINHOAK eskubidea du Bezero berriei eskatzeko artikuluak bidaltzeko helbidea eta fakturazio-helbidea berdinak izan daitezela.

3.3.7. Bezeroaren eskaera eskuratzeko helbidea hotel-helbide bat  bada:

- Bezeroak bere eskaeran paketea jasotzeko baimendutako pertsona gisa zehaztutako pertsonari baino ezin zaio eskuratu paketea; paketeak inola ere ezin dira hoteleko harreran entregatu.

- Eskaera hotel batean jaso dela baieztatzeko, entregatzen den unean bertan sinatu behar da eskuratze-agiria, eta paketea adinez nagusi den pertsona batek/bati eskuratu behar zaio.

- Eskaera eskuratzeko unean eskaera jasotzeko baimena duen pertsona bertan aurkitzen ez bada, AINHOAri itzuliko zaio. Kasu horretan, AINHOAk egindako bialketa-gastu, aseguru-gastu eta bestelako gastu guztiak kobratuko zaizkio Bezeroari, baita eragindako kalteengatiko kalte-ordaina ere – eskaeraren prezio osoaren % 6 –.

3.4. ESKAERA ONARTZEA 

3.4.1. Eskaera bat egiten duen Bezero orok harreman komertziala gauzatzen du AINHOArekin, beraz, eskaera eskuratzea onartzeko konpromisoa hartzen du. 

3.4.2. Produktuen arriskua bere gain hartuko du Bezeroak produktua eskuratzen zaion unean.

3.4.3. Bezeroak aurreikusten badu eskaera ezin izango duela jaso hitzartutako eskuratze-datan, berehala jakinarazi beharko dio idatziz, AINHOAri, arrazoiak azalduta eta, ahal bada, eskuratzea noiz jaso ahalko duen adierazita.

3.4.4. Bezeroak ez badu eskaera adostutako eskuratze-datan jasotzen, AINHOA arduratuko da produktua biltegiratzeaz, Bezeroaren kontura eta haren arriskupean. Bezeroa izango da atzerapen horrek eragindako kostuen erantzule, AINHOAk jasandako produktuen biltegiratzearekin, aseguruarekin eta manipulazioarekin lotuta kostuak barne. Kontrakoa erabakitzen ez bada, biltegiratze-kostuak erosketa-aginduaren fakturaren balio osoaren % 0,5/eguneko izango dira.

Bezeroak eskatutako produktuak birsaltzeko eskubidea izango du AINHOAK, eskuratzen dituen egunetik kontatzen hasi eta astebeteko epean Bezeroak produktu horiek jasotzen ez baditu. 

3.4.5. Bezeroak, bialketa jasotzeari uko egiten badio edo mezulariari bialketa-kosturen bat AINHOAren kargura itzultzeko eskatzen badio, Bezeroari zor zaion edozein itzulketatik deskontatuko zaio.

3.4.6. Eskaeran adierazitako helbidean eskaera jasotzen duen edozein pertsonak bere baimenpean egin duela  adierazten du Bezeroak. 

3.5. USTEKABEAK ESKURATZERAKO ORDUAN

3.5.1 Eskatutako eta entregatutako artikuluen artean edozein akats edo DESADOSTASUN izanez gero, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko zaio AINHOAri, posta elektronikoz helbide honetan: contact@aiestankona.com

3.5.2. Eskaerak KALTEAK jasan baditu bialketan zehar, Bezeroari eskatzen zaio AINHOArekin harremanetan jartzeko, eskuratze-dataren ondorengo 2 egunen barruan. Gorde enbalaje, ondasun eta faktura guztiak AINHOAk kaltea egiaztatu eta erreklamazioa bidera dezan. AINHOA Bezeroarekin harremanetan jarriko da prozedura zehazteko.

Bialketan zehar eskariak kalteak jasan baditu, edo artikulu akastuna izanez gero, Bezeroak honako aukera hauen artean erabaki dezake:

a)  Ordaindutako salneurria itzultzea.

b)  Balio berdina edo handiagoa duen antzeko bitxi batekin ordezkatu. Aukera hau AINHOAren onarpen unilateralaren mende dago.

Aukera hau hautatuz gero, ordezko bitxia antzekoa izango da, baina ez berdina.

Aintzat hartu AINHOAk ekoizten dituen bitxiak bakarrak eta ordezkaezinak direla: AINHOAk berak sortu eta fabrikatzen ditu, eskuz, banan-banan. Konplexutasun horren ondorioz, bitxia ezin da erreproduzitu. 

Hala ere, kasu batzuetan posible da jatorrizko pieza gogora ekar dezakeen bitxi bat egitea.

Bi aldeen erabakiz, aukera hau hautatzen bada AINHOAk bermatzen du sorkuntza berriak pisu bera izango duela urrean, eta, harriak izatekotan, kalitate eta kilate berekoak izango direla, alderdiek kontrakoa adosten ez badute.

Bezeroaren ohartarazpenaren ondorengo 60 egunen barruan ordeztuko da bitxia, beti ere bezeroaren kaltetutako gaia AINHOAren helbide honetan jaso ondoren:contact@aiestankona.com

c) Bitxia akasduna bildumako beste pieza bategaitik aldatzea, salneurri berdina edo handiagoa duena.

Bezeroaren ohartarazpena jaso eta hurrengo 30 egunetan aldatuko da bitxia, eta soilik pieza akasduna Bezeroak bidali eta AINHOAk lehen aipatutako helbidean jasotzen duenean.

Itzulketa Bezeroaren kontura den jakiteko, kontsultatu mesedez gure Itzulketa Politika.

Beste edozein argibide edo eskaera nahi izanez gero, jarri zaitez harremanetan AINHOArekin posta elektronikoz, honako helbide honetan: contact@aiestankona.com. AINHOAK bere esku dagoen guztia egingo du eskaera zehatzei erantzuteko.

4. ALDAKETA ETA ITZULKETA POLITIKA

AINHOAK EUROPAR BATASUNEKO HERRIALDEETAN SALDUTAKO PRODUKTUEKIKO BAKARRIK ONARTZEN DITU ITZULKETAK/ALDAKETAK. NAZIOARTEKO ESKAERA GUZTIAK, EUROPAR BATASUNETIK KANPO, AZKEN SALMENTA DIRA.

4.1. ITZULKETAK/ALDAKETAK

4.1.1. SORTZEAK serieko piezak itzultzeko/aldatzeko aukera eskaintzen die AINHOAk Bezeroei, inolako arrazoirik gabe.

SALBUESPENA: 

a) belarri zulatuetarako belarritakoak

b) bezeroak eskatuta, pertsonalizatu diren bitxiak, tailak egokitu edo/eta ondoriozko moldaketa eta aldaketak barne. 

c) bitxiek  higadura, kalte, marra edo alterazio zantzuak dituztenean, harriak falta badira edo pieza osatzen duten beste edozein elementu falta denean, ordezko piezak falta diren bitxietan, hala badagokio, segurtasun-etiketa kendu zaien piezak. Kasu hauetan, erositako artikuluaren diru ordaina ez da itzuliko. 

4.1.2. AINHOAK EZ DITU ALDAKETAK/ITZULKETAK ONARTZEN honako kasu hauetan:

a) Nazioarteko eskaera guztiak, Europar Batasunetik kanpokoak, azken salmenta dira.

b) Goi-mailako banan-banango bitxiak, Bezeroaren enkarguz eginak (Bespoke)

4.1.3. Bezeroak aldaketa bakarra egiteko eskubidea izango du.

5.1.4. Itzulketak edo aldaketak 72 orduko epean eskatu eta itzuli behar dira, Bezeroak sinatutako garraiolariaren ordainagirian adierazitako eskuratzea jasotzen den datatik hasita. Ez da salbuespenik egongo. Erabat, inolako arrazoirengaitik ez da itzulketarik edo aldaketarik egingo bitxiaren harreratik 72 ordu igaro ondoren.

4.1.5. SORTZEAK Bildumako eskaera guztiak itzulgarriak dira, baldin eta bitxiak barriak eta erabili gabeko baldintzapean itzultzen badira.

4.1.6. Itzulketa onartu aurretik, itzulketa/aldaketa guztiak kalitate-kontrol prozesu pean daude. Pieza bat kaltetuta dagoela erabakiz gero, AINHOAK itzulketa bati uko egiteko eskubidea gordetzen du.

Bai bitxiak eta baita enbalajeek osorik eta jatorrizko baldintzetan egon behar dute. Itzulketa eta aldaketa guztiei AINHOAk bidalitako dokumentazio guztia eta jatorrizko faktura erantsi behar zaizkie; bitxiak beren jatorrizko bitxi-kutxan itzuliko dira.

4.1.7. Bezeroaren paketea jaso ondoren, egun batzuk atzeratu daiteke itzulketa prozesatzea. 

Goian adierazitako baldintzak betetzen direnean, produktua aurreko adierazpenen arabera egiaztatu eta prozesatu ondoren, itzulitakoa AINHOAk onartutakoan, salneurria itzuliko zaio Bezeroari. Ordaindutako salneurria itzuliko dela baieztatzeko, mezu elektroniko bat jasoko du Bezeroak.

4.1.8 Itzulketak eragindako bidalketa-gastuak Bezeroaren kontura izango dira eta, dana dala, Bezeroari itzuli beharreko salneurritik kenduko dira.

4.1.9. AINHOAK eskubidea izango du itzulitako pieza ez jasotzeko edo Bezeroak itzulitako edozein pieza aldatzeari uko egiteko, eskariarirekin bat ez badator edo jatorria, AINHOAren online denda ez den beste iturri batean badu. 

4.1.10. Bezeroa erantzuletzat har daiteke, baldin eta produktuen kalitatea, ezaugarriak eta/edo hala badagokio, funtzionamendu arduratsu batekin ez datorren manipulazio baten ondorioz produktuak bere balioa galtzen badu.

4.2. ITZULTZEKO PROZEDURA

A)  Itzulketa-eskaera: Erregutzen zaio bezeroari AINHOArekin harremanetan jartzeko posta elektronikoz, helbide honetan contact@aiestankona.com. Eman zure izena, helbidea, eskaera zenbakia eta esan produktua zergatik itzuli nahi den. AINHOA pozik egongo da aholkuak emateaz eta Bezeroak izan ditzakeen zalantzak argitzeaz. 

B) AINHOAK mezu elektroniko bat bidaliko dio Bezeroari itzultzeko eskaera jaso duela adierazteko eta AINHOAri bueltan bialtzeko jarraibideak adieraziko dizkio. Biziki gomendatzen da Bezeroa, paketea ustean, bidalketa-froga gisa mezulariaren eskuetan utzi-izanaren agiria eskatzea.

C) Bezeroak nahiago badu produktuak bere kabuz itzultzea, itzulketaren egiaztagiria posta ziurtatuz edo bidalketa-data erregistratzea ahalbidetzen duen beste edozein bide erabiliz gordetzea gomendatzen da. 

Bezeroak produktuak bere kabuz itzultzen baditu, Bezeroak paketea aseguratu beharko du, galeraren eta lapurretaren aurka, edukiaren balioaren arabera.

AINHOA inola ere ez da izango erantzule Bezeroak bere kabuz itzultzen dituen gaiak galdu edo lapurtzen badira.

D)  BIDALKETA-HELBIDEA: itzuli nahi den produktua AINHOAri bidali behar zaio, ahalik eta lasterren eta gehienez ere 72 orduko epean, helbide honetara: contact@aiestankona.com

E) Itzulerako garraioan artikulua hondatzen bada, baliteke itzulketa ez onartzea, baldin eta produktua jatorrizko enbalajea erabiliz bidali bada.

4.3. ARTIKULU AKASTUNAK

4.3.1. Artikulua akastuna da akatsarekin jasotzen denean. Akatsa erabileraren ondorioa bada, ez da produktu akatsduntzat hartzen.

4.3.2. AINHOAK erantzukizuna da produktuaren eskuratze-datatik bi (2) urte igaro baino lehen agertzen diren fabrikazio-akatsak eta material-akatsak konpontzea; edo beharrezkoa bada, ordezkatzea.

AINHOAren erantzukizuna urte baten (1) barruan agertzen diren akatsetara mugatzen da 5.3 klausularen bitartez konpondu diren produktuei dagokienez, konponketa egin denetik edo ordezko produktua eskuratu denetik denetik, jatorrizko berme-aldiaren gainerako zatia (5.3.2 klausula) luzeagoa denean izan ezik.

4.3.3. Bi (2) urteko bermealdian fabrikazio-akatsekin edo materialekin lotutako artikulu akastunak KONPONTZEKO EDO ORDEZTEKO ESKUBIDEA IZATEKO, AURRE-BALDINTZA DA, produktua aurreikusitako erabileraren eta asmoaren arabera zorrozki erabili dela eta behar bezala zaindu dela.

Bitxiak kontu handiz manipulatu behar dira, eta jatorrizko bitxi-kutxan gorde behar dira beti.

4.3.4. AINHOAren erantzukizunak ez ditu berariaz estaltzen honako hauen ondoriozko produktu-akatsak:

Zaintza edo erabilera desegokia edo zabarra

Muturreko baldintzekiko esposizioa, adibidez: trumoiak, tximistak, ura/uholdeak sartzea, sua, aireztapen txarra edo AINHOA kontroletik kanpoko beste baldintza batzuk, Tenperatura aldaketa zakarrak eta klima lehorregiak barne.

Metal eta harribitxientzat kaltegarriak diren produktuen erakusketa/erabilera, hala nola produktu kimikoak, azidoak, osagai kimikoak dituzten xaboi/kosmetikoak, objektu urratzaileak... garbitzaile ultrasonikoaren erabilera desegokia (irakurri bitxiak zaintzeari buruzko gure aholkuak)

Ohiko higaduraren ondorioz ordezkatu behar diren piezak mantentzeko eta konpontzeko lan arrunta

AINHOAk aldez aurretik idatziz onartu ez dituen aldaketak/konponketak

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale arruntatzat baizik.

4.3.5. Bezeroak idatziz jakinarazi beharko dio AINHOAri mezu elektroniko helbide honetara contact@aiestankona.com produktua jaso eta iritsiera-ikuskapenaren ondoren edo produktuaren erabileraren ondoren produktuan atzemandako akatsen berri emateko, produktua jaso eta hurrengo 24 orduen barruan. Bezeroak ez badio AINHOAri jakinarazpen hori ematen, AINHOA salbuetsita geratuko da ikuskapen horiek produktuetan antzemandako akatsen erantzukizunetik.

Ikuskapen horiek arrazoiz atzemanak ezin izan diren akatsen kasuan, Bezeroak akats horien berri eman beharko dio AINHOAri, idatziz, agertu bezain laster eta, nolanahi ere, agertu ondorengo 5 egunen barruan.

Oharrak akatsaren itxura deskribatu beharko du. Bezeroak ez badio AINHOAri jakinarazten, idatziz eta ezarritako denbora-mugen barruan, galdu egiten du akatsari buruzko edozein erreklamazio egiteko eskubidea.

4.3.6. Jakinarazpena jaso ondoren, 5.3.3. klausulan adierazi bezala, AINHOAk akatsa zuzenduko du. 

a) AINHOAK Bezeroari eskatu diezaioke pieza akastuna itzultzeko, edo AINHOAk adierazitako leku batera bidaltzeko, hura konpondu edo ordezteko.

b) AINHOAri zentzuzko denbora eta aukera emango zaio beharrezkoa den konponketa edo ordezkapena egiteko. Bezeroak honi uko eginez gero, AINHOA bere erantzukizunetik salbuetsiko da.

c) AINHOAK bere betebeharrak bete ditu akatsari dagokionez, Bezeroari konpondu/ordezkatu beharreko pieza ematen dionean. 

4.3.7. Konponketa-lanekin lotutako garraio guztia AINHOAren kontura izango da, honako salbuespen honekin: produktua jatorrizko eskuratze-lekua ez den beste leku batean badago eta leku hori AINHOA tailerretik urrunago badago, Bezeroak bere gain hartuko du horren ondorioz AINHOAk egiten duen kostu-gehikuntza.

4.3.8. Bezeroak jakinarazpena egiten badu, 5.3.3 klausulan aipatzen den bezala, eta ez badago AINHOA erantzulea den akatsik, AINHOAk eskubidea izango du jakinarazpenaren ondorioz egindako lanagatik eta kostuengatik konpentsazioa jasotzeko.

4.3.9. Produktu akastunaren konponketak edo ordezkapenak onarpenik ez badu edo arrazoizko epe baten barruan egin ezin bada, Bezeroak produktu akastunen erosketa ezeztatzeko eskubidea izango du, eta, beraz, AINHOAk produktu akastuna erosteagatik egindako ordainketak itzuliko dizkio Bezeroari. 

4.3.10. AINHOAK ez du bere gain hartuko erosleak emandako materialaren edo Bezeroak ezarritako edo zehaztutako diseinu baten akatsen erantzukizunik.

4.3.11. Ez dira AINHOAren erantzukizuna inguruabarrek eragindako akatsak, arriskua Bezeroarengana pasatu ondoren sortu direnean.

4.3.12. Artikulu akastuna izanez gero, Bezeroak honako aukera hauen artean erabaki dezake:

a)  Ordaindutako salneurriaren itzulketa.

b)  Balio berdina edo handiagoa duen antzeko bitxi batekin ordezkatu. Aukera hau AINHOAren onarpen unilateralaren mende dago.

Aukera hau hautatuz gero, ordezko bitxia antzekoa izango da, baina ez berdina.

Aintzat hartu AINHOAk ekoizten dituen bitxiak bakarrak eta ordezkaezinak direla: AINHOAk berak eskuz sortu eta fabrikatzen ditu, banan-banan. Intuizio bati jarraituz forma hartzen duten piezak dira -

kaosaren entzute arretatsu eta kontzentratuan forma hartzen duten piezak dira. Fabrikazioan zehar, eskuz eta astiro jardunez, piezak propio berea den forma kontrolatzen duen une bat iristen da; AINHOA objektuak ematen dizkion jarraibideen arabera lan egiten du. Ezin dira bi bitxi berdin egin. 

Hala ere, kasu batzuetan posible da jatorrizko pieza gogora ekar dezakeen bitxi bat egitea.

Bi aldeen erabakiz, aukera hau hautatzen bada eta alderdiek kontrakoa adosten ez badute, 

AINHOAk bermatzen du sorkuntza berriak pisu bera izango duela urrean. Harriabitxiak izatekotan AINHOAK ezin du bermatu  kalitate eta kilate berekoak izango direnik; ordezko harri bat proposatu dezake.

Bezeroaren ohartarazpenaren ondorengo 60 egunen barruan ordeztuko da bitxia, beti ere bezeroaren kaltetutako gaia AINHOAren helbide honetan jaso ondoren: contact@aiestankona.com

c) Bitxia akasduna bildumako beste pieza bategaitik aldatzea, balio berdina edo handiagoa duena.

Bezeroaren ohartarazpena jaso eta hurrengo 30 egunetan aldatuko da bitxia, eta soilik pieza akasduna bezeroak bidali eta AINHOAk lehen aipatutako helbidean jasotzen duenean.

4.3.13. Produktuan fabrikazio-akatsak eta/edo materialak akatsak badaude, AINHOAren erantzukizunak eta betebeharrak, 5.3. klausulan zehazten direnak dira soilik.

4.4. ALDAKETAK

4.4.1. Bezeroak aldaketa bakarra egiteko eskubidea izango du.

4.4.2. Bezeroak eskubidea du erositako artikulua prezio bereko edo handiagoko beste pieza batekin aldatzeko; AINHOAk ez du produktu bat prezio txikiagoko beste batekin aldatuko.

Erositako artikulua prezio handiagoko beste pieza batekin aldatzen bada, aldea Bezeroari egotziko zaio.

4.4.3 Politika bera aplikatzen zaie oparien hartzaileei. Oparien hartzaileek eskubidea dute beren oparia balio bereko edo handiagoko beste artikulu batekin trukatzeko.

4.4.4. Erositako produktua aldaketa baterako itzultzen bada, AINHOAk ordainduko du itzultzearen kostua. (EBn bakarrik aplikagarri)

4.5. ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

4.5.1. Aurreko 5.3 klausulan berariaz adierazten ez bada, AINHOAren erantzukizuna AINHOAren zabarkeria larriak edo nahitako jokabide txarrak eragindako kalteetara mugatzen da.

4.5.2. AINHOAren erantzukizuna, edozein egoeratan, galera zuzenetara mugatuta dago, eta, beraz, AINHOA ez da izango zeharkako galeren edo ondoriozko galeren erantzule.

4.5.3. AINHOAk hitzarmena ez betetzeagatik duen erantzukizun osoa, 5.3 klausularen araberako erantzukizuna barne, erosketa eskakizunaren % 50era mugatuko da edozein egoeratan.

4.5.4. AINHOAK, aplikatu beharreko legeak baimentzen duen neurrian, ez du inolako erantzukizunik izango produktuek eragindako lesio pertsonalengatik edo jabetzari eragindako kalteengatik.

4.5.5. Bezeroak kalteengatiko kalte-ordaina erreklamatzeko duen eskubidea, 3.5 klausulan ezarritakoa salbu, produktuak entregatu eta hamabi (12) hilabetera baino ez da aplikatuko.

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña