JASANGARRITASUNA ETA ENPRESA-ETIKA.

Ba al dauka zentzurik, posible al da, hiperkontsumo garai honetan, luxuzko bitxiak sortu nahi izatea lehengaiak modu iraunkorrean erabiliz eta etikoki jardunez? Bai.
NIRE POLITIKA.
Nire jarduera, jasangarritasun-politikaren eta enpresa-etikaren arloan, ondorengo hausnarketetan du oinarria.
KANT-ek, "Arrazoimen Hutsaren Kritika"-n, idatzi zuen:
”Bi gauzak betetzen dute nire gogoa mirespenez eta errespetuz:
"...goiko zerua izarrez betea eta
nire baitan bizi den morala.”
Zeru izartsuak - ezartzen du gizakia munduan duen kokalekuan eta beste mundu infinituekin eta denbora mugagabeekin duen lotura erakusten dio. Horrek txikitasun eta hutsaltasun sentimendua sortzen du.
Gizakientzat funtsezkoa eta ulertezina den formulazio handi baten zati txiki bat gara.
Lege morala barruan - animalia-bizitza soila ez garela egiaztatzea; sentipenezko mundu orotatik (materiatik zein animaltasunetik) aparteko bizitza gara. Esfera moralari esker, gizakia benetan aske da.
Gure moralak bakoitzak bere kontzientziaren arabera jokatzen duela bermatu behar du, guztion on orokorraren alde.
GELDOTASUNA eta DENBORABAKOA. ARIMA.
Kontsumitzaileak gara.
Gailentzen dan kultura kontsumismoa da.
Kontsumismoak ez gaitu soilik kontsumitzera bultzatzen.
Era zuhurragoan, buruak etengabe bereganatzen dituen publizitatearen bidez, gutako bakoitzari munduaren erdigunea garela sinestarazten digu. Gure burua jainkotzat hartuz, guztia eskaini behar zaiolakoan.
Bizitza merkantil eta berekoiaren filosofia horrek etika eta sentimendu morala suntsitu egiten ditu.
Suntsitu egiten ditu, animaliak eta gainerako bizidunak eta bizigabeak.
Suntsitu egiten ditu ura eta airea, berdin dio zenbat pozoitzen ditugun.
Eta, suntsipen hori guztia gorabehera, hasieran bezain hutsik eta asegabe sentitzen jarraitzen dugu.

Nire ustez, badaude ordea hiru kontzeptu gure garaiko kontsumismo konpultsiboaren aurkakoa direnak.
Hiru kontzeptu horiek BENETAKO LUXUA irudikatzen dute:
GELDOTASUNA, DENBORABAKOA eta ARIMA.
Nire jarduera hiru kontzeptu horietan oinarritzen da.
- ESKUZ EGINDAKO pieza esklusiboak, originalak eta bakarrak sortzen ditut aintzinako urregintzako teknikak erabiliz. Ez dut stock-ik metatzen. Pieza bakoitzeko ale bakarra esistitzen da.
- Berez BETIKOTASUNA adierazten duten luxuzko LEHENGAIAK erabiltzen ditut. Lan egiten dudan lehengaiak JASANGARRIAK, (batzuetan, BIRZIKLATUAK) eta TRAZAGARRIAK dira, ENPRESA-JARDUERA ETIKOETATIK ETA PERTSONEKIKO ETA HAIEN LANAREKIKO ERRESPETUZKOAK.
- Bitxien balioa Berritasunaren asalduratik haratago doa. Materialen berezko balioagatik haratago, haien baitan gordetzen duten KARGA EMOZIONALAK ere, desiragarriak eta zaintzea merezi duten gauzak dira. Eta amamangandik amangana, izekongandik loba eta ilobengana transmititzen dira. Ez dira botatzen, oparitu egiten dira.
Denboraren poderioz balioa handitzen duten DENBORAZ HARATAGOKO BITXIAK sortzea da nire guraria.
Javier Gomá-ren hitzetan,
"Hay que elegir bien, con elegancia en el uso de la libertad para no perjudicar a nadie. (…) ser libres es importante, pero también hay que ser elegantes. (…) elegancia porque viene de elegir, y supone como un compendio de la buena ética. (…) Todos moriremos pero aún estamos a tiempo de mejorar y dar una imagen de nuestra vida que valga la pena, con sentido y con propósito.”
ARIMA.
Bakarrik lan egiten dut, sormen-ukitua nirea bakarrik izan daitekeelako. Horregatik dira bitxiak bakarrak.
Gainera, Bilboko urregile aditu lagunen jakituria eta aholkua ere badaukat. Urregile jakintsu eta eskarmentudunak dira, eta eskuzabaltasunez eta gogo biziz laguntzen eta aholkatzen didate. Eta zorionekoa naiz horregatik.
PIEZA BAKARRAK, PERSONALIZATUAK egiten ditut, horrek bezeroarekiko harreman pertsonala izateko aukera ematen didalako, konfiantzan eta erabateko diskrezioan oinarrituta.
Nire lagun urregileekin eta nire bezeroekin dudan harremana elkarrentzat da onuragarria: denok ikasten dugu, denok ideiak ematen ditugu, denok irabazten dugu. Gure harremanaren oinarria estimua, errespetua, zintzotasuna, argitasuna eta duintasuna dira.
Bizitzarekiko errespetuaren etikaren bitartez
sartzen gara unibertsoarekin harreman espiritual batean".
Schweitzer.
Zer da arima enpresa batean?
Mikel Etxebarria Dobaranek jaunak ezinhobeto idatzi zuen bere artikuluan, "Empresas S.A. (Sin Alma)". Zati bat transkribatzen dut, nik euskaratuta.
"ARIMA MARKA DA. Existentziaren motorra da. Inmateriala dela ematen duen arren, bertan ez badago, merkataritza-bizitzak edo bizitza pertsonalak ere ez du zentzurik.
ARIMA BENEKOTASUNA DA. Sustraiak dira. Bereizketa da. Arima apaltasuna da. Jokabide etikoa eta bertutetsua izatea da. Enpresa batek arima du bere interes-talde guztiak, (...) errespetatzen dituenean. (...)
ENPRESA BATEK ARIMA DU negozioak etorkizunean jarraitzearen alde egiten duenean (...) gobernu onaren araudiak betetzen dituenean, zergak eta hornitzaileak ordaindu eta kredituak itzultzen dituenean (...) Bezeroekin garaiz eta epean betetzen duenean, eta bidezko prezioarekin.
Zer da ARIMARIK EZ izatea?
Lanetik kaleratzea da, nahiz eta legezkoa izan.
Enpresa algoritmoen esku uztea (...).
Haurdun dagoen emakumea trikimailuekin kaleratzea (...)
Bezeroarekin kontratu bidez hitzartutakoa ez betetzea
Lan-malgutasunari eta uztartzeari eta atsedenari oztopoak jartzea
Errentagarritasuna helburu bakartzat izatea (...)
Planeta kutsatzea (...)
Produkzioa deslokalizatzea, soldata urriak ordaintzeko.
Nork bere burua engainatzea, pentsatuz robotek hobeto zainduko dituztela bezeroak
Paradisu fiskaletan helbideratzea, ogasuna saihesteko."
(…)
ONDORIOA.
Nire ustez,
- Zuhurtziaz jokatu behar dugu benetakotasuna identifikatuz eta bereziki leundutako iparrorratz morala erabiliz.
- Zaila egiten da ikusten dugunaz fidatzea. Baina, era berean, uste dut besteen borondate onean sinesteko aukera eman beharko genukeela, bestearengana hurreratu eta gauza positiboak egin beharko genituzkeela gizateriaren zerbitzura.
- Lagun hurkoarekin adeitsuak eta eskuzabalak izan behar dugu.
- Uste dut gure planetaren jagole jakintsu bihurtu behar dugula, inguruan atzematen ditugun tranpa, ustelkeria eta ezjakintasun adierazpenak gorabehera.
