18 KILATEko URREA. 

18K-ko urre horia % 75eko metal hutsak osatzen du, kolorez aberatsa eta pisuz astuna.

18K-ko urre trinkoa PISUTSUA da: horrek ez du esan nahi urre trinkozko bitxiok deserosoki astunak direnik, alderantziz, pisu horri esker benetan atsegingarriak dira erosotasuna eta erabiltzeko erraztasuna dira lehentasuna bait dira. Bitxiak guztiz proportzionatuak daude. Horrek lan trebetasun eta arreta handia eskatzen du.

Bitxia janztean lortzen den esperientzia fisikoa bat dator begiek irudikatzen dutenarekin. Behar dutena pisatzen dute. Kupulak eta piezaren lodierak solidoak dira. Ez daude hutsituta, ezta urregorriagaz gaineztuta ere.

Piezen edertasunaren pisuari eustea esperientzia zoragarria da, eta zirrara hori zuk sumatzeko irrikitan nago.

Urre eduki ugariak leuna eta goxoa bihurtzen du materia, eta denborarekin PATINA eder bat garatzea ahalbidetzen du. Patina hori kozka eta urratu txikien emaitza da, eta erabili eta ia berehala hasten dira agertzen, eguneroko bizitzaren seinale. Denborarekin benetan zurea bilakatuko da. 

Nire bitxiak janzteko eta bizitzaren aztarna eta urratuak erakusteko diseinatuak daude.

Akabera leun eta distiratsua ez da 18K-ko urrearen berezko izaera, eta ez da hori AINHOAren helburua.

 

AI EstankonaAI EstankonaAI EstankonaAI EstankonaAI Estankona

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña