https://www.aiestankona.com WEBGUNEA MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO GUNE BAT DA. 

WEBGUNE HONETARA SARTU ETA ERABILTZEAN, ADIERAZPEN HONETAN DESKRIBATZEN DIREN DATUEKIN LOTUTAKO PRAKTIKAK ONARTZEN DITU ERABILTZAILEAK.

Interneten Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko informazioa ematen die AINHOAk Erabiltzaileei: jakinarazten die nola prosezatzen eta erabiltzen den informazio hori. Horrela, Erabiltzaileak askatasunez erabaki ahalko du Webgune hau erabiltzeko beharrezkoak izan daitezkeen Datu Pertsonalak AINHOAri ematea ala ez.

"Datu Pertsonalak" esakunea Erabiltzailea pertsonalki identifikatzeko erabil daitekeen edozein informaziori aplikatzen zaio (hala nola Erabiltzailearen IDari, izenari, jaiotze-datari, helbide elektronikoari eta posta-helbideari).

Erabiltzaileari buruzko Datu Pertsonalak babestea  lehentasuna da AINHOArentzat. 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari jarraiki, Datu Pertsonalak modu legalean, bidezkoan eta gardenean prozesatu behar dira. 

Webgune honetako Interneteko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Pribatutasun Politika bat dator indarrean dagoen Espainiako eta Europako araudiarekin: 

- 2016/679 (EB) Araudia, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (DBEO). / - Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO). / - 1720/2007 Errege Dekretuak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen du. / - 34/2002 Legea, Informazio  izartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa. / - 3/2018 Lege Organikoa, Datu eta Berme Digitalen Babesari buruzkoa.

 

1. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA 

Erabiltzailearen Datu Pertsonalen tratamenduaren arduraduna AINHOA ESTANCONA ALDECOA-OTALORA DA.

Webgunetik inprimaki bidez edo beste edozein modutan bildutako Datu Pertsonalak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatutako datu pertsonalen fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren arduraduna Webgunearen jabea da. AINHOAk isilpean tratatuko ditu datuak, eta eskatutako zerbitzuak emateko soilik, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen dituzten legezko eta segurtasuneko berme guztiekin. 

 

2. PRIBATUTASUN-POLITIKA EGUNERATZEA

Pribatutasun-politika eguneratu, aldatu eta/edo zuzendu egin daiteke noizean behin. AINHOAK atal hau aldizka kontsultatzeko gonbita egiten dio Erabiltzaileari.

 

3. DATU PERTSONALAK TRATATZEKO LEGE-OINARRIA

3.1. Datu Pertsonalak tratatzeko lege-oinarria :

a) Baimen askea, berariazkoa, informatua eta zalantzarik gabea, AINHOAk Pribatutasun-Politika honen berri argi ematen bai du. Politika hori irakurri ondoren, ados egonez gero, Erabiltzaileak baiezko adierazpen edo ekintza argi baten bidez onar dezake, horretarako jarritako lauki bat markatuz.

b) Informazioa eskatzea eta/edo AINHOA zerbitzuak kontratatzea; horren xedeak eta baldintzak Bezeroaren eskura jarriko dira beti, balizko kontratazio bat egin aurretik.

3.2. Erabilera Baldintza hauetan esaten den bezala Datu Pertsonalak Webgune honetara bialtzean, Erabiltzaileak onartzen du AINHOAk bere Datu Pertsonalak erabiltzea: informazio-buletinak eta AINHOAk Erabiltzailearentzat interesgarritzat jotzen duen edozein produktu, zerbitzu, sustapen edo ekitaldirekin lotutako beste edozein informazio bialtzea (izaera mugatzailerik gabe). Onartzen du baita AINHOA Erabiltzailearekin harremanetan jartzea posta elektronikoz, telefonoz edo beste bitarteko elektroniko batzuen bidez.

3.3. Erabiltzaileak eskubidea izango du edozein unetan Datu Pertsonalak tratatzeko emandako baimena erretiratzeko, atzeraeraginik gabe. Baimena kentzea baimena ematea bezain erraza izango da.

3.4. Erabiltzaileak bermatzen du Webguneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko emandako Datu Pertsonalen eta inprimakietan jakinarazten dituen Datu Pertsonal guztien benetakotasuna, gaurkotasuna, egiazkotasuna eta zilegitasuna eta horiek eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du, edozein aldaketa AINHOAri jakinaraziz.

Erabiltzailea da emandako Datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra, egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra, eta AINHOAk ez du horren erantzukizunik bere gain hartzen.

Erabiltzaileak AINHOA edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, eta betebehar hori ez betetzeak eragindako kalte eta galerengatik kalte-ordaina erreklamatzeko eskubidea izango du.

 

4. DATU PERTSONALEN KATEGORIAK 

Webgune honetan tratatutako datuak identifikazio-datuak baino ez dira.

Inola ere ez dira Datu Pertsonalen kategoria bereziak DBEOren 9. artikuluaren zentzuan.

 

5. KONFIDENTZIALTASUNA, SEGURTASUNA ETA DATUEN BILKETA

5.1. AINHOAK bermatzen du Datu Pertsonalen bilketa konfidentziala, garrantzitsua, egokia, ez-gehiegizkoa eta bere jardueretarako behar-beharrezkoa dela.

5.2. AINHOAK konpromisoa hartzen du Erabiltzaileen Datu Pertsonalak babesteko baimenik gabeko edozein galera, suntsipen, aldaketa, sarbide edo hedapenetatik. Horretarako, AINHOAk neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak ezartzen ditu, datuen izaera eta horien tratamenduak dakartzan arriskuak kontuan hartuta, Erabiltzaileen Datu Pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko. 

AINHOAK segurtasun-neurriak ditu Erabiltzailearen informazioa babesteko. Webguneak SSL (secure socket layer) ziurtagiria du, Datu Pertsonalak enkriptatuta eta, beraz, modu seguru eta konfidentzialean transmititzen direla ziurtatzen duena.

Aplikatzen diren segurtasun-neurriak bildutako informazio-motaren araberakoak izango dira. 

5.3. Hala ere, Webgune honek ezin du Interneten menderaezintasuna bermatu. Datu Pertsonalak iruzurrez eskuratuz gero, AINHOAk konpromisoa hartzen du, Datuen segurtasuna urratuz gero eta urratze horrek pertsonen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia ekar badezake, Erabiltzaileari lehenbailehen jakinarazteko. 

5.4. AINHOAK ez du erantzukizunik bere gain hartzen hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo Erabiltzaileen fitxategietan sor ditzaketen aldaketek eragindako kalteengaitik.

 

6. DATUAK NOIZ BILTZEN DIREN

6.1. AINHOAK ez du Erabiltzailearen Datu Pertsonalik jasotzen, Erabiltzaileak bere borondatez ematen ez baditu.

AINHOAK konpromisoa hartzen du Erabiltzailearen berariazko eta egiaztagarria den baimen eskatuko diola bere Datu Pertsonalei buruzko informazioa helburu zehatzetarako bakarrik erabiliak izan daiten. 

6.2. AINHOAK Datuak bil ditzake Erabiltzaile bat Webgune honetan erregistratzen denean edo "cookien" bitartez. (Cookie-n Politika).

AINHOAK Erabiltzaileari jakinarazi dio erregistro-formularioaren eremuak borondatezkoak direla; hala ere, jakinarazi zaio informazio jakin bat ematea ezinbestekoa dela AINHOA zerbitzuez baliatu ahal izateko. Erabiltzaileak guztiz edo zati batean inprimakiak ez betetzea erabakitzen badu, AINHOAk ezingo du eskatutako zerbitzua eman.

a) Webgune honetako https://www.aiestankona.com nabigazioaren eta zerbitzuetarako sarbidearen esparruan, litekeena da AINHOAk honako informazio hau biltzea: erabiltzen ari den nabigatzailea eta gailua; IP helbidea; kokapena; sartu zen gunea; zertarako erabili duen/ ez duen erabili honako Webgunea; edo honako-hau  bisitatu ondoren sartzen den Webgunea. Informazio hori nola biltzen den jakiteko, irakurri AINHOAren Cookien Politika.

b) Erabiltzailea telefonoz, posta arruntez/posta elektronikoz edo harremanetarako inprimaki baten bidez AINHOArekin harremanetan jartzen denean, bialtzen dituen Datu Pertsonal guztiak batzen dira, hala nola izen-abizenak, posta/posta elektronikoko helbidea, telefono-zenbakia, etab., bai eta eman dezakeen edozein argibide ere, eta, hala badagokio, mezuaren edukia, bai eta AINHOArekin hartu-emonetan ari den bitartean ondoren jakinarazten den beste edozein informazio ere.

c)  Bezeroekiko kontratu-harremanen esparruan: Transakzio batean (adibidez, online/urruneko erosketa batean), AINHOAk honako Datu hauek bil ditzake: izen-abizenak, posta-helbidea/posta elektronikoa, telefono-zenbakia, banku-kontuaren/kreditu-txartelaren zenbakia: jaioteguna, lana eta abizena, adin-tartea, familia-gertaeren datak, okupazioa, denbora-pasak, erosketak, sare sozial zehatzen erabilera, nazionalitatea, generoa, tasa, hizkuntza, erositako produktuen zer neurritan dagoen Bezeroaren egoera, produktu-kategoria hobetsiak jasotzen dituen, Zerrenda honetan aldaketak egon daitezke.

d) Ondasunak eta pertsonak babesteko esparruan.

 

7. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

7.1. Datu Pertsonalak AINHOAk eskaintzen dituen zerbitzuen esparruan tratatzen dira, jarraian zerrendatzen diren helburuak betetzeko: AINHOAK Datu Pertsonalen informazioa erabiliko du, besteak beste, Erabiltzailearekin komunikatzeko, eskatu dituen zerbitzu eta/edo produktuei dagokienez:

a) AINHOA eta Bezeroen artean sinatutako hitzarmena gauzatzea: salmenten kudeaketa eta saldu ondoko zerbitzua/bidalketen kudeaketa/fakturazioaren kudeaketa/sustapen-ekitaldien kudeaketa.

b) AINHOA produktu eta sorkuntza berriei buruz jakinarazteko edo eta Salmenta-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintze aldera: erosle-pertsonalen zerbitzua/doako laguntza- eta kortesia-zerbitzuei buruzkoa; eta AINHOAk antolatu edo parte hartzen duen salmenta pribatu/ekitaldi eta antzeko ekimenei buruzko berehalako mezularitzako - beste edozein argibide, ekitaldietarako gonbidapenak barne.

c) AINHOAk hautatutako konfiantzazko hirugarren-hornitzaileek emandako zerbitzuen bidez, estatistika- edo inkesta-helburuekin. Bezeroak aztertzeko, azterketa estatistikoaren bidez eta profilak eginez, betiere Erabiltzailearen baimena lortu ondoren. Jarduerak eta bezeroak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten datu anonimizatuak erabiliz gauzatzen dira. Edonola ere, Erabiltzailea kontra ager daiteke.

7.2. Testuinguru horretan, tratamendu-eragiketen lege-oinarria AINHOAren interes legitimoa da. 

7.3.  POSTA ELEKTRONIKOARI BURUZKO POLITIKA

AINHOAK Erabiltzaileak jaso nahi dituen komunikazioak baino ez ditu bidaliko. 

Erabiltzaileak nahiago badu posta elektronikoz horrelako mezurik ez jasotzea, mezu horien bidez aukera ematen zaio mezu horiek ezeztatzeko eta jasotzeari uko egiteko, Informazioaren Gizarterako Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen III. tituluko 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.

7.4.  MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOEI BURUZKO POLITIKA. 

LSSI legedia aplikatuz, AINHOAK ez du iragarki edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokideren batez, aldez aurretik eskatu ez bada edo Erabiltzaileak berariaz baimendu ez badu.

Aurrez kontratu-harremana duten Bezeroen kasuan, AINHOAk aiestankona.com Webguneko produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena du, Bezeroarekin hasieran kontratatutakoen antzekoak badira.

Nolanahi ere, Bezeroak, bere nortasuna egiaztatu ondoren, merkataritza-informazio gehiago ez bidaltzeko eskatu ahal izango du.

 

8. DATU PERTSONALAK ATXIKITZEKO EPEAK 

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak, ezarritakoaren arabera, AINHOAk Datu Pertsonalak prozesatzen diren helburuak lortzeko behar den denboran gordeko ditu, eta, edozein kasutan, gehienez ere 12 hilabetez. 

Datu horiek gordetzeak ez dio komunikazioen sekretuari eragiten.

Datu Pertsonalak, aipatutako helburuetarako beharrezkoak ez direnean, modu seguruan ezabatuko dira, AINHOAren Pribakotasun Politikarekin ados. 

 

9. DATA JASOTZAILEAK 

Erabiltzaileen Datu Pertsonalak konfidentzialtzat hartuko dira, eta  AINHOAren erabilera esklusiborako dira, eta horiek kudeatzeko baimena duten langileek baino ezin dituzte eskuratu, bilketaren helburuen arabera eta bakoitzaren eskumenen mugen barruan.

Bialdutako, gordetako edo tratatutako Datuak baimenik gabe eskuratzea, suntsitzea, galtzea edo ustekabean edo legez kontra eskualdatzea saihesteko, AINHOAk konpromisoa hartzen du, legezko edo kontratuzko betebehar baten bidez, konfidentzialtasun hori bere langileek, elkartekideek eta informazioa eskuratzen zaion pertsona orok errespetatuko dutela bermatzeko. 

 

10. HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA 

AINHOAK konpromisoa hartzen du Datu Pertsonalak ez lagatzeko, ez saltzeko, ezta hirugarrenekin partekatzeko ere, berariazko onespenik gabe.

Salbuespen gisa, Erabiltzailearen Datu Pertsonalak hirugarren hauei jakinaraz dakizkieke:

a) AINHOAren Konfiantzazko bazkideak estatistika-analisiak egiten laguntzeko, Erabiltzaileari posta elektronikoa/posta bidaltzeko, Bezeroari laguntza emateko, eskuratzeak antolatzeko. Zerbitzu-hornitzaileekin (Datuak tratatzeko arduradun gisa ezagutzen direnak), hala nola hodeiko informatika-hornitzaileak, AINHOA produktuak eta sistemak ezartzen dituen TIren azpiegituren hornitzailea. Zerbitzu-hornitzaile horiek Erabiltzailearen Datu Pertsonalak tratatzeko baimena izango dute soilik AINHOAren izenean zerbitzuak emateko edo legezko baldintzak betetzeko beharrezkoa den neurrian  eta informazioaren konfidentzialtasuna mantentzera behartuta daude.

b) Administrazioko agentziekin edo baimendutako beste organo batzuekin, komunikazio hori legeak, erregelamendu-xedapen batek edo erabaki judizial batek eskatzen duenean, edo jakinarazpen hori beharrezkoa denean gure eskubideen babesa eta defentsa ziurtatzeko.

c) AINHOA edo bere aktiboak hirugarren batek erosten baditu; kasu horretan, AINHOAk dituen Datu Pertsonalak transferitutako aktiboetako bat izan daitezke.

Erabiltzailearen Datu Pertsonalak ez zaizkie inola ere jakinaraziko AINHOAren merkataritza-bazkideei, Erabiltzailearen baimenik gabe.

 

11. DATU-SUBJEKTUAREN ESKUBIDEAK 

Indarrean dauden Datu Pertsonalen babesari buruzko lege eta araudiarekin bat etorriz, Erabiltzaileak honako eskubide hauek ditu berari dagozkion Datu Pertsonalen gainean:

DATUETARA HELTZEKO ESKUBIDEA. AINHOAk Erabiltzailearen Datuak tratatuak diren ala ez berrestekao eta Datu horien kopia lortzeko eskubidea.

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA. Zehatzak ez diren Datuak ahalik eta lasterren zuzentzeko eskubidea.

AHAZTUAK IZATEKO ESKUBIDEA. DBEOren 17. artikuluan jasotako arrazoiren bat gertatzen denean AINHOAK dituen Datuak lehenbailehen ezabatzeko eskubidea.

TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA. RGPDren 18. artikuluaren arabera ezarritako epearen barruan AINHOAk bere esku dituen Datu Pertsonalak tratatzeari utzi diezaion. 

DATUEN EROANGARRITASUNAren ESKUBIDEA. AINHOAri eman zaizkion Datu Pertsonalak formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea, erabilera komunekoa eta makinaz irakurtzeko modukoa, bai eta Datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea ere.

AURKA EGITEKO ESKUBIDEA. AINHOAk Erabiltzailearen Datu Pertsonalak prozesatzeari utzi diezaion eskatzeko eskubidea. 

ERABAKI AUTOMATIZATU BATEN OBJETU EZ IZATEKO ESKUBIDEA. Soilik automatizatua den tratamendu batean oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak egitea barne, ondorio juridiko erlatiboak eragiten baditu edo Erabiltzaileari nabarmen eragiten badio.

Erabiltzaileak AINHOAk edozein unetan bere Datu Pertsonalak tratatzeko duen BAIMENA KENTZEKO ESKUBIDEA.

Erabiltzailearen nortasunari dagokionez arrazoizko zalantzak daudenean, nortasun-froga eskatu ahalko zaio, hala dagokionean.

Eskubide horietako edozein baliatzeko edo/eta zalantzarik edo galderarik izanez gero, idatzi posta elektroniko helbide honetara contact@aiestankona.com. AINHOAk bere eskuetan dagoena egingo du zuri laguntzeko. 

 

12. DATUAK BILTEGIRATZEKO KANPOKO GUNEAK 

Erabiltzailearen Datu Pertsonalak, AINHOAk kontratatu dituen hirugarren ostatu-hornitzaileek emandako zerbitzarietan gordeak izan daitezke.

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña