
"... behar fisikoekin batera, duintasun berdinarekin, gizakiek
poesian,
edertasunean,
egian eta
justizian
gorpuzten diren behar espiritualak dituzte. Eta sakratuak dira". Simone Weil
.png)
.png)
EDERTASUNA.
EDERTASUNA, eta edertasunaz arduratzea EKINTZA POLITIKOA DA.
EKINTZA POLITIKOA DA erresistentzia modu bat delako.
Edertasuna gure garaiko eginkizun ETIKO ETA POLITIKOA da. Eta zentzu honetan, edertasuna eta egia bat datoz.
Edertasunari lehentasuna emango dion ESPIRITUALTASUNA lantzeak erresistentzia-praktika bat gauzatzea esan nahi du.
AKATSEI ETA ERRAKUNTZARI UKO EZ EGITEAK esan nahi du.
Gizakia izaten jarraitzea esan nahi du.
Edertasuna nabaritzea ERREBELAZIO moduko bat da, beste edertasun egiazkoago batez hitz egiten diguna.
Dostoievski: “Edertasunak salbatuko du mundua.
Dostoievskik idatzi zuen, edertasuna ez dala ustekabeko gertaera bat, apaindura soila.
"Edertasuna da gure munduaren helburua. Unibertsoak edertasunera jotzen du: ageriko bere helburua bakarra hori da.
Edertasuna da gai kosmikoaren xedea. "
.png)
ZORIONTASUNA.
1776ko Ameriketako Independentzia-Adierazpenean: “Agerikotzat dauzkagu egia hauek: gizaki guztiak (...) eskubide besterenezin batzuk dituela; horien artean daudela bizitza, askatasuna eta zorionaren bilaketa…..”
BITXI BATEK ZORIONTSU EGIN DEZAKE?
Piezak FUNTZIOAREN nozioa eta EDERTASUNAREN nozioa betetzen badu, beharko luke.
KOMUNIKATU egin behar du. Komunikatzen badu, emozionatu egingo du.
Sortzaileak, bere ekarpenarekin, hartzailearen sentimenduak dardaraka jartzen baditu, hori zoriontasuna da.
Bitxiek BALIO SINBOLIKO HANDIA dute, gorputza apaintzeko ekintzari berari datxekiona.
Norbera izatea erabakitzen den unean hasten da edertasuna. Hori zoriontasun da. Bitxiak AUTOAURKIKUNTZARAKO BIDE bat dira.
AIESTANKONA bitxiak, sorkuntza artistikoak dira, zorion iturri agortezina eta etengabe berritua, haien irradiazio amaigabearen misterioa hartzaileengan oinarritzen delako.
HARRIDURA.
Nire bizitza harridura egoera iraunkorrean bizi dut. Munduaren eta unibertsoaren amaigabetasuna, harmoniaren eta edertasunaren aurrean nekaezina den harridura lantzen dut. Baita izuaren aurrean ere.
Platonen eritxiz, harridurak eragiten du gogoeta filosofikoa.
A. Einstein. “Gizon batek izan dezakeen esperientziarik ederrena eta sakonena MISTERIOAREN ZIRRARA sentitzea da. Erlijioaren eta artearekiko eta zientziarekiko konpromiso serio ororen azpian dagoen printzipioa da.
(…) Atzeman daitekeen guztiaren atzean gure adimenak atzeman ezin dezakeen zerbait dagoela sentitzea, eta haren edertasuna eta sublimitatea zeharka bakarrik, islada mehe baten gisa, iristen zaigula sentitzea erlijiotasuna da. (…).
Nahikoa dut sekretu hauen aurrean miresmena erakutsieta apaltasunez saiatzea existitzen den guztiaren egitura ahaltsuaren irudi soil bat atzematen saiatzea.”
Harridura, misterioaren edertasunera hurbiltzeko hitz gakoa da.
Arretak harridurara garamatza. Edertasunak bizitza harriduraz betetzen du eta zentzugabekeria, absurdua, gugan bizi-sena deprimitzen duen ezereza gainditzeko aukera ematen du.
Harriduraren aurrean izpiritua bere inguruan gertatzen denari irekitzen zaio eta konprometitzen da, hunkitu. Hausnarrarazi eta zentzumenak zorroztu egiten dira.

POLITIKA. GORPUTZA.
Gauzei izena jartzeak eztabaidan jartzea dakar, POLITIZATU egiten ditu.
ARTISTIKOKI ADIERAZTEA GAUZEI IZEN BAT EMATEA DA.
Cecilia Vicuña. "Poema bat poesia bihurtzen da bere egitura hitzez barik indarrez egina dagoenean."
Bitxien esanahi politiko honi buruz hausnartzen dut:
Nola eraldatzen dute bitxiek apaintzen dituen pertsona eta, ondorioz, gizartea?
Bitxiek gugan eragiten duten botere psikologiko eta eraldatzailea ote da gizartean duten presentzia iraunkorraren gakoa?
Gorputza apaintzeko diseinatua,
Bitxiak NORBERAREN NORTASUNA ERAIKI eta AZALERATZEN laguntzen duten tresnak dira.
Gure buruaz dogun ideia transmititzen du.
Bitxiak norberaren idealari atxikitzen laguntzen du. Ematen dizu aukera, nabarmentzeko, ezkutatzeko, aldarrikatzeko, zu baino handiagoa den zerbaiten parte izateko, ausartzeko.
Bitxia da modu azkar bat, pertsona batek, bere istorioa esaten hasi aurretik, zer aukera har ditzakeen iradokitzeko.
Bitxiek pertsona batek gizartean duen lekua erakusten dute.
Yamamotok, 90eko hamarkadan, esan zuen: "Geureak diren burua eta gorputza ditugu".



MATERIA FEMINIZATZEN.
Kandinkyren eritzian ZIRKULUA, mundu kosmikoaren eta espiritualaren eremua da.
ENSO, japonierazko hitzak "zirkulua" esan nahi du. Argiztapena, argibidea, erabateko indarra, dotorezia, Unibertsoa eta hutsa sinbolizatzen ditu.
Nire bitxiek zirkuluak, esferak, zilindroak gorpuzten dituzte.
Forma biribilak, biribildual eta bihurriak indartsuak dira. Formak poliki-poliki garatzen dira, kurbatuz, bilduz, gero eta babesgarriagoak bihurtuz, piezaren nukleoarekin bat eginez eta besarkatuz.
Nire iruditerian, ZIRKULUAK, ESFERAK, FEMINITATEA SINBOLIZATZEN DU. Irudi femeninoa irudikatzen du: Sutsuak eta kementsuak dira, ez oldarkorrak. Irmoak, gogorrak baina samurrak. Hunkigarriak baina leherkorrak. Isilak, lasaiak baina aldartetsuak.
BIRIBILTASUNAK ENERGIA aktiboa igortzen du. Karga elektrikoak materia zeharkatzen du eta airea ionizatzen du.
"Diankouno Dolori eraikin dogonen forma zergatik den biribila galdetu nionean, ez zidan ulertu;
galdera errepikatu nion, eta erantzun zidan:" Ez dira biribilak, forma maitagarriak dituzten eraikin karratuak dira.
Gizakiak bere eskuekin eraikitzen du; gizakiaren eskua maitagarria da, ez du forma karratua ezagutzen;
buztin hezea bera ere samurra da, maitagarria: buztinak, beraz, eta gizakiaren eskuak forma maitagarriak baino ezin dituzte sortu. Eskuak ezin ditu angelu zehatzak moldatu, eta buztinari ere ez zaizkio angelu zehatzak gustatzen.
Eta euria ere maitagarria da. Euria erortzen da, jaustea gustatzen zaio, material maitagarria da eta forma maitagarria jarraitzea gustatzen zaio.
Gizonaren eskuak emakumea, buztina eta euria laztantzeko eginak dira: hori zuzena eta ona eta ederra da. Eta zergatik ez du bere emaztea laztantzen duenak bere etxea ere laztanduko?"
Herman Haan, de: Byggekunst, 2, 1965


BITXIEN EROTIKA.
Existitzeko, denak behar du izan begiratua.
Pertsonak elkarrentzako ispiluak gara.
Pertsona ezin da bakarrizketa gisa existitu. Elkarrisketa bat egon behar da.
Erotismoa bestearekiko topaleku bat bada, elkarrenganako distantziaren esplorazio bat eta bitxiak sedukziorako tresna nagusia dira.
Bitxia ikustezinaren erresuma da - haren esentzia atzematea zaila izatetik dator bere zama erotikoa.
Bitxia ITXURAREN ERRESONANTZIA EROTIKOA eta berebiziko garrantzia dute gure aurpegieraren, gure pertsonaren, gure espazioaren ... erotizazioan.
Bitxia giza ariman ustekabean sartzen den IZATE AKTIBOA da, pertsonaren aldarteen erresonantzia-kaxa bat balitz bezala.
Bitxia BOTERETSUA da. Ez gorputzaren formak adierazteagatik, baizik eta sentsualitatearen dimentsioa aurkitzeagatik- plazerraren azpian dagoen aurkikuntzaren misterioa.
Nik bitxia deitzen diot seduzitzeko ahalmena duenean.


