ALABASTROA. JANZTEKO ESKULTURAK.

Liluratu, hipnotizatu egin ninduen urre hutsa urtu eta lingotera isurtzen ikusi nuen lehen aldian. Orduan erabaki nuen urrearekin bakarrik lan egingo nuela. Nire nortasun-materiala izango zen.

Zizelkatzeko gogoa handitu ahala, urreak mugatzen ninduela ikusi nuen, eta alabastroarekin saiatzea erabaki nuen, haren argiaren bibrazioa 750/1000 urrearen oso antzekoa iruditzen baitzitzaidan. Eta, gainera, Eduardo Chillidaren obra ezagutuz eta miretsiz, material magikoa iruditzen zitzaidalako.

Alabastroa, uretan disolbagarria den minerala, talkoa bezala, atzazkal batekin urratu daiteke.

Eskulturak egiteko mineral ezin hobea, non argia materialaren barruan sartu, bere argiztapen lausoa zizelkatutako espazioan barrena igaro eta inguruko formaren sendotasunarekin kontraste bat sortzen duen: barrruko eta kanpoko espazioaren arteko jolas bat.

Alabastroarena, argi esnetsua, itxuraz argitsua baina lausoa, opakua da. Chillidaren ustez, argi ilun bat. Bere jaioterriko, Euskal Herriko, paisaiaren distira ilun eta lanbrotsutik oso urrun ez dagoen argia.

Nik neuk ere antzematen dut sentipen hori.

 

ALABASTROAREN INGURUKO BITXIKERIAK.

Hitzaren jatorria Ekialde Urrunean eta Antzinako Egipton dago: lurrinak kontserbatzen ziren makatz formako kirtenik gabeko ontziek, alabastra izena zuten. Izena antzinako Egiptoko Bast jainkosatik dator. Lehoi bat bezala irudikatua, alabastrozko pitxerrak estaltzen zituen.

Biblian agertzen da. Alabastrozko ontzi batean zegoen olio finaz igurtzi zituen emakumeak Jesusen oinak. Eta Alabastroko harriakaz eraiki zuen Davidek Jerusalemgo Jehovaren tenplua.

MAILA ESPIRITUALEAN.

Alabastroak energia negatiboak urruntzeko eta positiboak erakartzeko ahalmena du.

Barkamena errazten du eta ondorioz, izatasuna askatu eta arima garbitzen du. Arreta positiboan jartzen laguntzen du, eta indar morala ematen du familia- edo gizarte-erresuminak gainditzeko.

Zazpigarren chakrari lotuta dago, hau da, espiritualtasunaren erdiguneari eta izatearen kontzientziari; norberaren baitan arreta jartzen laguntzen du. Gorputza nasaitzen eta askatzen laguntzen duenez,  hezur eta muskuluetako gaitzak hobera egiten dute.

Bibrazio handiko frekuentzia du. Meditazioan asko erabiltzen da.

MEDIKUNTZAN.

Alabastroa pisu haundiko energia espiritual eta sendagarria duen minerala da.

Litoterapian bihotzeko arazoekin laguntzen du eta zelula berriak birsortzen laguntzen du. Digestioa eta irenstea ere errazten ditu, eta min kronikoak arintzen du.

 

2-min.JPG3-min.JPG4-min.JPG 5-min.JPG6-min.JPG7-min.JPG 2-min.JPG3-min.JPG4-min.JPG 5-min.JPG6-min.JPG2-min.JPG 3-min.JPG4-min.JPG5-min.JPG 6-min.JPG2-min.JPG3-min.JPG4-min.JPG5-min.JPG6-min.JPG3-min.JPG4-min.JPG5-min.JPG 6-min.JPG2-min.JPG3-min.JPG 4-min.JPG5-min.JPG6-min.JPG 5-min.JPG6-min.JPG7-min.JPG

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña