LO-KUKU janzteko eskultura

BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.

AIESTANKONAk eskaintzen dizu.

  • Berebiziko esperientzia.
  • Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
  • Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.

ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.

Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:

-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.

-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..

JANZTEKO ESKULTURA.

Lerro leun eta dotoreko bi gorputz, handikiro, elkarri hurbiltzen zatzaizkio, aurrez-aurre egiteko beldurrik gabe. Agian bata bestearengan kiribiltzea erabakiko dute.

Hutsaren sakoneratik, eraztunaren erdian, indar bat sortzen da. Gure boterea, energia, bakoitzaren izatearen ezagutza zintzotik datorrela gogorarazten digu.

Ezkontza eraztuna bezala perfektua da. Baina bere moldakortasunak aproposa egiten du edozein egoeratan janzteko.

Oteiza euskal estetika zer zen ikertzen hasi zen.

Arkitekturari, artisautzari, ohiturei, egitura mental eta espresiboei erreparatuz, dena soila dela konturatu zen, apaingarririk gabea.

Estetika abstraktu batekin, zeinuen hizkuntza artistiko batekin hobeto uztartzen diren puritanismoa eta austeritatea atzeman zituen.

Euskal artistek eta artisauek joera handiagoa zuten zeinu-hizkuntzarekin adierazteko irudikapen figuratiboekin baino.

Hutsa goraipatzen dute.

Zuloa ertzak baino garrantzitsuagoa da, edukia ontzia baino garrantzitsuagoa.

Irudi iradokitzaile bat:

** "itaxura" leku sekretua zen euskal baserrietan. Teilatu-hegalaren azpiko lur-zatia zen, etxetik kanpo baina teilatuaren babesean. Han, etxearen itzalean, jaio gabeko haurrak edo bataiatu gabe hil zirenak hobiratzen zituzten.

Ez-leku bat, ez-espazio bat, zalantzarik gabe hutsune esanguratsu bat.

** ABC. BILBOKO MUSEOAREN ALFABETOA. 2018. Kirmen Uribe.

PISUA ETA KOLOREA.

Urre horiz egina da 750/1000. Beroa eta ederra tonu horien eta haien islen aberastasunagatik.

Urrezko eduki altuari esker, denboraren poderioz patina bikain bat garatzen da, eguneroko bizitzaren zeinuak erakutsiko dituena eta horrela edertuko dena.

Urrezkoa da 750/1000. Urrearen xarmetako bat bere dentsitatea da. Astuna da.

Bitxia trinkoa da, ez du zulogunerik. Astuna da. Nahita, da astuna, Ondo haztatua dago. Pisu ideala du. Erosotasuna lehentasuna bait da.

Bitxiarekin duzun esperientzia fisikoa bat dator zure begiek espero dutenarekin. Pisatu behar dutena pisatzen dute. Bere pisua sentitzea ezkutuko plazerra da.

Hain txikia den zerbaitek hainbesteko indarra duela sentitzea esperientzia superlatiboa da. Ez da "astuna", oso atsegina da.

...eta etxean uzten duzunean, haren falta sumatuko duzu, haren pisua sentituko duzu, eraztunarekin jolastu nahiko duzu, hatzean biratu. Ez dago zure behatzean, baina bere pisua sentitzen duzu, bere presentzia sentitzen duzu.

AI ESTANKONA bitxiak daramatzazunean, zure nortasuna irmotu egiten da. Eta eramaten ez dituzunean, haien gabeziak iraun egiten du.

Bere kurbatura leunak eta ertz samurrek erabilera leun eta atsegina bermatzen dute.

Lotutako Produktuak ( 12 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña