HARRI genderless

Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.

GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.

WEARABLE SCULPTURES/JANZTEKO ESKULTURAK

Horrela deitzen diet nire bitxiei.

Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz.

Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.

HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.

Formaren eta adierazkortasunaren muturreko kontzentrazioa nola landu ikertzen dut. Lortzeko - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.

BITXI BAKARRA. BESPOKE BITXIA.

EZ DA ERREPRODUKZIORIK EGITEN.

Bitxi hau gustuko baduzu, jar zaitez harremanetan AIESTANKONArekin e-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

eta hau bezain bitxi liluragarriak sortuko ditut zuretzat.

Jarraitu irakurtzen:

BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.

AIESTANKONAk eskaintzen dizu.

  • Berebiziko esperientzia.
  • Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
  • Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.

ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.

Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:

-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.

-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com

-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AIESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..

Bilatzen dudan estetikaren arabera, edertasuna objektuari dotorezia eta berezitasuna ematen dion eta balio berebizikoa sortzen duen inperfekzioan datza.

Xehetasunei adi dagoen estetika, delikatua, forma bakoitza apaltasunez balioesten duena. Hutsa eta espazioa, isiltasuna, disimetria eta xalotasuna artifiziorik gabe ospatzen dituen estetika.

Denborak eta zoriak nire sorkuntzei forma ematen uzten diet. Zoriaren ekintza kontrolaezina, eraikuntza-prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak, funtsezkoak dira.

Elkarreragin horretatik halako edertasun kitzikagarri eta hunkigarri bat sortzen da, non inoiz ezingo baitzen nahita sortua izan.

Asimetriak, zimurtasunak, sinpletasunak eta intimitateak prozesu naturala iradokitzen dute. Denboraren ondorioak agerian geratzen dira patinan akatsak gehitzen direnean. Arima eta izaera ematen diote. Piezari aire galkor eta organikoa ematen diote, bizia.

Lotutako Produktuak ( 11 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña