LILIPA zintzilikaria
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
BITXI BAKARRA. BESPOKE BITXIA.
Orratza dan zintzilikari bat. Zintzilikari bat dan orratza.
Bihotz itxurako pieza kendu eta jar daiteke.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
Nire imajinario estetikoa interesatzen bazaizu,
Bitxi hau gustatzen bazaizu,
Nire bitxiek inspiratu bazaituzte eta bitxi bat enkargatu nahi baduzu,
Buruan bueltaka dituzun ideiak badituzu, diseinu propioa baduzu eta bitxi bihurtu nahiko bazenu
Ez izan zalantzarik.
Idatz ezazu contact@aiestankona.com helbidera eta AIESTANKONArekin zuretzat BESPOKE BITXI bakar eta esklusibo bat sortuko dugu. Zenbakitua eta sinatua.
AIESTANKONAk eskaintzen dizu.
- Berebiziko esperientzia.
- Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
- Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AIESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
PISUA ETA KOLOREA.
Urre horiz egina da 750/1000. Beroa eta ederra tonu horien eta haien islen aberastasunagatik.
Urrezko eduki altuari esker, denboraren poderioz patina bikain bat garatzen da, eguneroko bizitzaren zeinuak erakutsiko dituena eta horrela edertuko dena.
Urrezkoa da 750/1000. Urrearen xarmetako bat bere dentsitatea da. Astuna da.
Bitxia trinkoa da, ez du zulogunerik. Astuna da. Nahita, da astuna, Ondo haztatua dago. Pisu ideala du. Erosotasuna lehentasuna bait da.
Bitxiarekin duzun esperientzia fisikoa bat dator zure begiek espero dutenarekin. Pisatu behar dutena pisatzen dute. Bere pisua sentitzea ezkutuko plazerra da.
Hain txikia den zerbaitek hainbesteko indarra duela sentitzea esperientzia superlatiboa da. Ez da "astuna", oso atsegina da.
...eta etxean uzten duzunean, haren falta sumatuko duzu, haren pisua sentituko duzu, eraztunarekin jolastu nahiko duzu, hatzean biratu. Ez dago zure behatzean, baina bere pisua sentitzen duzu, bere presentzia sentitzen duzu.
AI ESTANKONA bitxiak daramatzazunean, zure nortasuna irmotu egiten da. Eta eramaten ez dituzunean, haien gabeziak iraun egiten du.
Bere kurbatura leunak eta ertz samurrek erabilera leun eta atsegina bermatzen dute.
