• Online bakarrik

PALL MALL 5

10.220 €
BEZa barne
Unitateak
Last items in stock

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AIESTANKONA-k DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

5 edizioko serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

EZAUGARRIAK:

Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako..

NEURRIAK: 45mmx28mm.

Materialea: 750/1000 URRE horia. Jatorri arduratsuko urrearekin eginak.

AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate, eta Benetakotasun-Ziurtagiri batekin jasotzen dira.

Eskuz egina BILBAO-n.

Belarritako ausart eta eskultural hauek oso aldakorrak dira. Egun osoan zehar eramateko aukerakoak, baina baita oso deigarriak, asmoen adierazpen bat, gauez bilera dotoreetan xarmangarriena izateko.

Erakargarriak bezain erosoak dira eramateko.

Trebeki haztatuak, lobuluan tirakadarik ez izateko.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONA-k Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

URREA.

Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

Urre goxoa, astuna, trinkoa eta ederra. Bikain haztatua, belarritakoek pisu ideala dute.

Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.

Bilatzen dudan estetikaren arabera, edertasuna objektuari dotorezia eta berezitasuna ematen dion eta balio berebizikoa sortzen duen inperfekzioan datza.

Xehetasunei adi dagoen estetika, delikatua, forma bakoitza apaltasunez balioesten duena. Hutsa eta espazioa, isiltasuna, disimetria eta xalotasuna artifiziorik gabe ospatzen dituen estetika.

Denborak eta zoriak nire sorkuntzei forma ematen uzten diet. Zoriaren ekintza kontrolaezina, eraikuntza-prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak, funtsezkoak dira.

Elkarreragin horretatik halako edertasun kitzikagarri eta hunkigarri bat sortzen da, non inoiz ezingo baitzen nahita sortua izan.

Asimetriak, zimurtasunak, sinpletasunak eta intimitateak prozesu naturala iradokitzen dute. Denboraren ondorioak agerian geratzen dira patinan akatsak gehitzen direnean. Arima eta izaera ematen diote. Piezari aire galkor eta organikoa ematen diote, bizia.

1 Item
Lotutako Produktuak ( 14 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña