OINAZTARRI
Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.
GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.
JANZTEKO ESKULTURAK
Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz.
Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.
HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.
Formaren eta adierazkortasunaren muturreko kontzentrazioa nola landu ikertzen dut. Lortzeko - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.
EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.
1 edizioko serie mugatua.
Zenbakituta daude.
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.
Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.
Mesedez, jar zaitez harremanetan AIESTANKONArekin: contact@aiestankona.com
XEHETASUNAK: Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.
MATERIALEA: 750/1000 URREA, horia, trikoa.
NEURRIAK: GGB. 61mm x 18 x 9mm/ 18,1gr 51mm x 15mm x 4mm/ 15.5gr
AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate. BENEKOTASUN-ZIURTAGIRIArekin batera doaz.
Eskuz egina BILBAO-n.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
AIESTANKONAk eskaintzen dizu.
- Berebiziko esperientzia.
- Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
- Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin berarekin, zure premia paregabeak asetzeko, eta eskuz zizelkatutako BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AIESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
BIALKETAK
EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.
AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu produktuak eskuratzeko modu egokienak.
Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.
Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.
Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU
Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.
URREA.
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, une bakoitzean argia atzematen duen angelu bat dago eta aurpegira proiektatzen du.
Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.
Urre goxoa, astuna, trinkoa eta ederra. Bikain haztatua, belarritakoek pisu ideala dute.
Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.
BAKARRIK egiten dut lan.
Nire estetika ahalik eta gehien garatzera behartuta nago poesia ariketa bat bailitz bezala.
Nire teknika beste batzuek ikas dezaketen arren, sormen ukitua nirea bakarrik izan daitekeelako.
Horrek egiten du nire sortze-lana bakarrak izatea.
Bilaketa bat da, HIZKUNTZA PLASTIKOAREN KONKISTA da, eta hori gabe, ideia on oro alferrikakoa da.
Adimenarentzat ikusezina eta intuiziorako nabaria den zerbaiten bilaketa da. Zer den jakin gabe bilatzea da, norberak bakarrik konpon dezakeena. Egoera larrigarria da.
