TXINTXI belarritakoak
EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.
3 edizioko serie mugatua.
Zenbakituta daude.
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.
Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4-6 aste bitarteko epean.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
XEHETASUNAK:
Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxi guztiak BAKARRAK dira, eta, beraz, antzekoak izan arren, desberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, uneoro argia atzematen eta aurpegira proiektatzen du.
Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.
NEURRIAK: GGB. 13mm x 15mm.
MATERIALEA: 750/1000 URRE, trinko, horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.
AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENEKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.
Eskuz egina BILBAO-n.
NEURRIEN GIDA
BIALKETAK
EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.
AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.
Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.
Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.
Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AINHOArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.
BITXIEN ZAINTZA
AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:
Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.
Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.
Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.
Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.
Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.
Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.
Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU
Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.
HITZORDU BAT ERRESERBATU
AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.
Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
Nire imajinario estetikoa interesatzen bazaizu,
Nire bitxiek inspiratu bazaituzte eta bitxi bat enkargatu nahi baduzu,
Buruan ideiak bueltaka badituzu eta bitxi bihurtu nahiko bazenu
Ez izan zalantzarik.
Idatzi contact@aiestankona.com helbidera eta AIESTANKONArekin zuretzat bitxi bakar eta esklusibo bat sortuko dugu. Zenbakitua eta sinatua.
Eta hau bezain eraztun liluragarria sortuko dut zuretzat.
Jarraitu irakurtzen:
AIESTANKONAk eskaintzen dizu.
-
- Berebiziko esperientzia.
- Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
- Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin, BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
Eskuz zehatz-mehatz eginak, AIESTANKONAren bitxiak PIEZA BAKARRAK dira. Beraz, antza izan arren, ezberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, une bakoitzean argia atzematen duen angelu bat dago eta aurpegira proiektatzen du.
DEA AMA izenez ezagutzen diren irudi femeninoak irudikatzen dituzten estatuatxo neolitikoetatik hartutako inspirazioa.
Artea sortzailearen eta ikuslearen artean elkarrizketa eraikitzen duen adierazpen-tresna bat baldin bada, Neolitikoko emakumeen estatutxo eder eta hunkigarriak, artea dira.
Ikertzaile askok argudiatu dute Europako Dea Ama mota ugari horietan oinarritutako gurtza Europako aurre- indo-neolitikoetan gizarte matriarkaletan sortu zela.
Haien hipotesiaren arabera, toki eta garai ezberdinetan gurtzen diren jainkosa guztien artean funtsezko baliokidetasuna dago.
Etorkizunean familiako oroigarri izango dela promes egiten duen bitxi ederra.
Ikusi TTIPI eta BELARRITAKOAK bilduma osoa.
