• Online bakarrik

LERA

8.350 €
BEZa barne
Unitateak
Last items in stock

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AIESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

2 edizioko serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4-6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan AIESTANKONArekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK: 

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxiak PIEZA BAKARRAK dira. Beraz, antzekoak baina desberdinak dira. Baita belarritako pare berean ere.

Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, uneoro argia atzematen eta aurpegira proiektatzen duen duen angelu bat dago.

Bikoteka saltzen dira. Frantses kakodunak. Belarri zulatuetarako.

NEURRIAK: GGB. 23mm x 23mm.

MATERIALEA: 750/1000 URRE, trinko, horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.

AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENEKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AI ESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

DEA AMA izenez ezagutzen diren irudi femeninoak irudikatzen dituzten estatuatxo neolitikoetatik hartutako inspirazioa.

PISUA ETA KOLOREA.

Urre horiz egina da 750/1000. Beroa eta ederra tonu horien eta haien islen aberastasunagatik.

Urrezko eduki altuari esker, denboraren poderioz patina bikain bat garatzen da, eguneroko bizitzaren zeinuak erakutsiko dituena eta horrela edertuko dena.

Urrezkoa da 750/1000. Urrearen xarmetako bat bere dentsitatea da. Astuna da.

Bitxia trinkoa da, ez du zulogunerik. Astuna da. Nahita, da astuna, Ondo haztatua dago. Pisu ideala du. Erosotasuna lehentasuna bait da.

Bitxiarekin duzun esperientzia fisikoa bat dator zure begiek espero dutenarekin. Pisatu behar dutena pisatzen dute. Bere pisua sentitzea ezkutuko plazerra da.

Hain txikia den zerbaitek hainbesteko indarra duela sentitzea esperientzia superlatiboa da. Ez da "astuna", oso atsegina da.

...eta etxean uzten duzunean, haren falta sumatuko duzu, haren pisua sentituko duzu, bere presentzia sentitzen duzu.

AIESTANKONA bitxiak daramatzazunean, zure nortasuna irmotu egiten da. Eta eramaten ez dituzunean, haien gabeziak iraun egiten du.

Bere kurbatura leunak eta ertz samurrek erabilera leun eta atsegina bermatzen dute.

1 Item
Lotutako Produktuak ( 14 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña