BETARGI
EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.
2 edizioko serie mugatua.
Zenbakituta daude.
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.
Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk, 4-6 aste bitarteko epean.
Mesedez, jar zaitez harremanetan: contact@aiestankona.com
XEHETASUNAK:
Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxi guztiak BAKARRAK dira. beraz, antzekoak izan arren, ezberdinak dira. Baita belarritako bikote berean ere.
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, uneoro argia atzeman eta aurpegira proiektatzen du.
Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.
NEURRIAK: GGB. 52mm/ 57mm.
MATERIALEA: 750/1000 URRE horia. JAORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.
AI ESTANKONA bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta BENETAKOTASUN ZIURTAGIRIArekin batera doaz.
Eskuz egina BILBAO-n.
NEURRIEN GIDA
BIALKETAK
EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.
AIESTANKONA-k Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.
Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.
Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.
Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.
BITXIEN ZAINTZA
AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:
Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.
Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.
Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.
Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.
Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.
Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.
Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU
Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.
HITZORDU BAT ERRESERBATU
AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.
Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
Nire imajinario estetikoa interesatzen bazaizu,
Nire bitxiek inspiratu bazaituzte eta bitxi bat enkargatu nahi baduzu,
Buruan ideiak bueltaka badituzu eta bitxi bihurtu nahiko bazenu
Ez izan zalantzarik.
Idatzi contact@aiestankona.com helbidera eta AIESTANKONArekin zuretzat bitxi bakar eta esklusibo bat sortuko dugu. Zenbakitua eta sinatua.
Eta hau bezain eraztun liluragarria sortuko dut zuretzat.
Jarraitu irakurtzen:
AIESTANKONAk eskaintzen dizu.
-
- Berebiziko esperientzia.
- Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
- Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin, BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, une bakoitzean argia atzematen duen angelu bat dago aurpegira proiektatzen dena.
Bikain haztatua, belarritakook pisu ideala dute. Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.
Modaren psikologiaren arabera, honako hau litzateke BETARGI belarritako hauen sinbologia:
...alde batetik, luzangak direnez, gizonen sexu-organoak ekartzen dituzte gogora, eta boterearen, errespetuaren, eraginaren eta autoritatearen sinbolo gisa interpretatzen da.
Gure gorputzaren luzapen bat dira, eta haren mugimendua anplifikatzen dute, belarritakoak kulunkatzen direnean gertatzen dan bezala.
…beste aldetik, forma biribildua kontutan hartuta, emakumeen sexu-organoak ekarriko lituzkete gogora.
Munduan zehar hedatzen den eta guregan proiektatzen den Eros-aren energia irudikatzen dute, desiragarriak eta erakargarriak izan gaitezen. Bizia emateko ahalmena sinbolizatuko lukete.
