APAIN belarritakoak
Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.
GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.
EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.
1 edizioko serie mugatua.
Zenbakituta daude.
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.
Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4-6 aste bitarteko epean.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
XEHETASUNAK:
Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.
NEURRIAK: GGB. 45mm x 29mm x 3mm//44mm x 23mm x 3mm.
Materialea: 750/1000 URRE, hori, trikoa. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN eginak.
AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.
Eskuz egina BILBAO-n.
NEURRIEN GIDA
BIALKETAK
EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.
AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.
Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.
Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.
Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.
BITXIEN ZAINTZA
AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:
Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.
Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.
Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.
Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati..
Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONAk tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.
Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.
Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU
Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.
HITZORDU BAT ERRESERBATU
AIESTANKONAren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.
Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
Nire imajinario estetikoa interesatzen bazaizu,
Nire bitxiek inspiratu bazaituzte eta bitxi bat enkargatu nahi baduzu,
Buruan ideiak bueltaka badituzu eta bitxi bihurtu nahiko bazenu
Ez izan zalantzarik.
Idatzi contact@aiestankona.com helbidera eta AIESTANKONArekin zuretzat bitxi bakar eta esklusibo bat sortuko dugu. Zenbakitua eta sinatua.
Eta hau bezain eraztun liluragarria sortuko dut zuretzat.
Jarraitu irakurtzen:
AIESTANKONAk eskaintzen dizu.
-
- Berebiziko esperientzia.
- Esklusibotasuna eta diskrezioa: Bion arteko konfiantzazko harremana.
- Zerbitzu pertsonalizatua. Elkarrizketa pribatua, presentziala nahiz birtuala, AIESTANKONArekin, BESPOKE BITXI bat diseinatzeko, bereziki zuretzat edo maite duzun horrentzat. Erreserbatu zure esperientzia.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz, honako edozein modutan:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AI ESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
DEA AMA izenez ezagutzen diren irudi femeninoak irudikatzen dituzten estatuatxo neolitikoetatik hartutako inspirazioa.
Belarritakoen izaera eskulturala dela eta, une bakoitzean argia atzematen duen angelu bat dago eta aurpegira proiektatzen du.
Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.
Urre leuna, astuna, solidoa eta ederra. Bikain haztatua, belarritakook pisu ideala du.
Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.
