• Online bakarrik

Pall Mall 3

6.900 €
BEZa barne
Unitateak
Last items in stock

BITXI BAKARRAK ETA ESKLUSIBOAK.

AIESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIAK.

EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.

7 piezako serie mugatua.

Zenbakituta daude.

ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.

Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.

Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com

XEHETASUNAK:

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxiak BAKARRAK dira. Antzekoak izan arren, ezberdinak dira baita belarritako bikote berean ere.

Bikote gisa saltzen dira. Frantses kakodun belarritakoak. Belarri zulatuetarako.

NEURRIAK: GGB:  28mmx19mmx1mm.

MATERIALEA: 750/1000 URRE TRINKO HORIA. Bitxi guztiak JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN egiten dira.

AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu AIESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

Edertasunak inperfekzioan datza, objektuari dotorezia eta berezitasuna ematen dizkio eta berebiziko balio bakarra sortzen du.

Uste dut denborak eta zoriak forma ematen dietela sortze-lanei. Hain edertasun kementsu eta hunkigarria sortzen da ze, ezingo litzatekela nahita sortua izan.

Funtsezkoa da zoriaren ekintza kontrolaezina, eraikuntza-prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak.

Denboraren ondorioak agerian geratzen dira patinan akatsak gehitzen direnean. Arima eta izaera ematen diote. Piezari aire galkor eta organikoa ematen diote, bizia.

Asimetriak, zimurtasunak, sinpletasunak eta intimitateak prozesu naturala iradokitzen dute.

Xehetasunei adi dagoen estetika, delikatua, efekturik gabea, forma bakoitza apaltasunez balioesten duena. Hutsunea eta espazioa, isiltasuna, disimetria eta sinpletasuna artifiziorik gabe ospatzen ditu.

URREA.

Eskuz eginak, AIESTANKONA bitxiak BAKARRAK dira. Antzekoak izan arren, ezberdinak dira baita belarritako bikote berean ere.

Belarritakoen izaera eskulturalak, uneoro argia atzematen duen angelu bat aurkitu eta aurpegira proiektatzen du.

Kolore hori aberats eta sakonen espektroak distira garbi eta beroa ematen du, denborarekin eta erabilerarekin areagotzen dena.

Urre goxoa, astuna, trinkoa eta ederra. Bikain haztatua, belarritakoek pisu ideala dute.

Zuk, jantzita daramazun horrek, pisua sentituko duzu. Hori izango da zure ezkutuko plazerra.

1 Item
Lotutako Produktuak ( 14 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña