HARRI genderless
Arte-bitxi bat eramateak norberaren gorputza erakusketa-espazio gisa erabiltzeaz kontziente izatea esan nahi du.
GORPUTZA EZ DAGO SOILIK APAINDUTA, ERALDAKETA ESTETIKO BATEAN PARTE HARTZEN DU.
JANZTEKO ESKULTURAK
Lan bakoitzak buruhauste espazial bat planteatzen du, eta ni hori ebazten saiatzen naiz.
Pieza hauek ESPAZIOARI eta HUTSARI buruzko hausnarketa baten emaitza dira.
HUTSAren inguruan ikertzen dut, bolumenak sortzen eta espazioa osatzen.
Formaren eta adierazkortasunaren muturreko kontzentrazioa nola landu ikertzen dut. Lortzeko - FORMAREN SINTESIA, ESPRESIBITATEAREN KONDENTSAZIOA eta ESTILOAREN ZEHAZTASUNA.
EDIZIO MUGATUKO BITXIAK.
3 edizioko serie mugatua.
Zenbakituta daude.
PREZIOA ALDEZ AURRETIK ESKATUTA.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
ESKURAGARRITASUNA: Aurre-eskaera egin behar da.
Esklusiboki, zuretzat egingo du AIESTANKONAk bitxi hau, eskuz, 4 eta 6 aste bitarteko epean.
Mesedez, jar zaitez harremanetan nirekin: contact@aiestankona.com
MATERIALEA: 750/1000 URREA, horia, trikoa.
AIESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.
Eskuz egina BILBAO-n.
BESPOKE BITXIAK - pertsonalizatuak, enkarguz.
Nire imajinario estetikoa interesatzen bazaizu,
Nire bitxiek inspiratu bazaituzte eta bitxi bat enkargatu nahi baduzu,
Buruan ideiak bueltaka badituzu eta bitxi bihurtu nahiko bazenu
Ez izan zalantzarik.
Idatzi contact@aiestankona.com helbidera eta AIESTANKONArekin zuretzat bitxi bakar eta esklusibo bat sortuko dugu. Zenbakitua eta sinatua.
ERRESERBATU ELKARRIZKETA BAT.
Diseinuaren hasierako aholkularitza erreserbatu daiteke AIESTANKONArekin harremanetan jarriz:
-Birtualki AIESTANKONArekin. Egin klik hemen.
-E-mailera idatziz. contact@aiestankona.com
-AIESTANKONAK Bilbaon duen estudioan. AIESTANKONAK Bezeroak aukeratutako leku batean alkartzea onartu dezake edo ez..
BIALKETAK
EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.
AIESTANKONAK Bezeroarekin adostuko ditu produktuak eskuratzeko modu egokienak.
Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.
Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.
Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU
Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.
Bilatzen dudan estetikaren arabera, edertasuna objektuari dotorezia eta berezitasuna ematen dion eta balio berebizikoa sortzen duen inperfekzioan datza.
Xehetasunei adi dagoen estetika, delikatua, forma bakoitza apaltasunez balioesten duena. Hutsa eta espazioa, isiltasuna, disimetria eta xalotasuna artifiziorik gabe ospatzen dituen estetika.
Denborak eta zoriak nire sorkuntzei forma ematen uzten diet. Zoriaren ekintza kontrolaezina, eraikuntza-prozesuan sortzen diren berezitasunak edo anomaliak, funtsezkoak dira.
Elkarreragin horretatik halako edertasun kitzikagarri eta hunkigarri bat sortzen da, non inoiz ezingo baitzen nahita sortua izan.
Asimetriak, zimurtasunak, sinpletasunak eta intimitateak prozesu naturala iradokitzen dute. Denboraren ondorioak agerian geratzen dira patinan akatsak gehitzen direnean. Arima eta izaera ematen diote. Piezari aire galkor eta organikoa ematen diote, bizia.