• Online bakarrik

EKI janzteko eskultura

11.310 €
BEZa barne

ESKULTURA PIEZA BAKARRA. ERREPIKA EZINA.

AIESTANKONA-K DISEINATU eta ESKUZ EGINDAKO BITXIA.

ESKURAGARRITASUNA: Bitxi hau eskuragai dago.

Fusio-prozesuan zehar, zoriaren eragin kontrolaezinak urre urtua ausaz jokatzea eragin du. Honek bitxi honi arima propioa eta izaera indartsua ematen dioten anomaliak ekarri ditu.

Edertasuna bere inperfekzioan datza. Inperfekzio honek bitxiari bere dotorezia, bere nortasuna ematen dio.

XEHETASUNAK:

ERAZTUNAREN TAILUA - EUROPAKO NEURRIA: 14// 17mm.

Mesedez, jarri nirekin harremanetan neurriari buruz hitz egiteko.

MATERIALEA: URREA 750/1000 trinkoa, horia. JATORRI ARDURATSUKO URREAREKIN egina.

AI ESTANKONAren bitxi guztiek AEA* 1 kontrastea daramate eta Benetakotasun Ziurtagiriarekin batera doaz.

Eskuz egina BILBAO-n.

NEURRIEN GIDA

Mesedez, jarri nirekin harremanetan neurriari buruz hitz egiteko.

Deskargatu

BIALKETAK

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN, BIALKETAK DOAKOAK dira.

AIESTANKONA-k Bezeroarekin adostuko ditu AI ESTANKONA produktuak eskuratzeko modu egokienak.

Eskaera prozesatzerakoan, beharrezkoa den bialketa-denboraren berri emango zaio Bezeroari. Oro har, 20-30 laneguneko epearen barruan eskuratuko dira bitxiak ESKAERA BERRESTEN den egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera prozesatu ondoren, mezulariaren izena eta segimendu-zenbakia jakinaraziko zaizkio Bezeroari posta elektronikoz. AIESTANKONAren produktuen bialketak, aseguratuta daude.

Beste edozein argibide behar izanez gero, irakurri Bidalketa Politika edo jarri harremanetan AIESTANKONArekin helbide elektronikoan contact@aiestankona.com.

BITXIEN ZAINTZA

AIESTANKONA bitxiak oso delikatuak dira. Zure bitxiek bizitza osoan iraungo dutela ziurtatzeko:

Bitxien distira mantentzeko, AIESTANKONAk oihal leun eta lehor batekin garbitzea gomendatzen dizu.

Bitxietan kalteak edo bihurritzeak gerta daitezke, indar desorekatuegi baten ondorioz.

Bitxia arropan harrapatuta gera daiteke eta ustekabeko istripuak eragin ditzake. Kontuz erabili.

Kendu bitxia lan fisikoa eta kirola egitean; baita oheratu aurretik. Ez itxi aurren eskura. Larruazalaren narritadura edo erabiltzean arazoak nabaritzen badituzu, utzi berehala erabiltzeari eta kontsultatu mediku bati.

Harri, perla eta koral guztiak delikatuak eta beroarekiko sentikorrak dira. AIESTANKONA-k tenperatura altuko baldintzak, ur beroa eta lurrinak saihestea gomendatzen du.

Azaleko akaberen itxura-aldaketak ez dira akastzat hartzen, higadura-seinale normaltzat baizik.

Gomendatzen da bitxiak banan-banan gordetzea jatorrizko kutxan, kalterik gerta ez dadin; beste objektu batzuekin kontaktuan egoteak marratu ditzake.

LAGUNTZA BEHAR DUZU? GALDETU

Kontaktatu AIESTANKONA email bidez: contact@aiestankona.com.

HITZORDU BAT ERRESERBATU

AIESTANKONA-ren eskutik arreta pertsonalizatua eta esklusiboa jasotzen du.

Informazio gehiago EZAGUTU AI atalean.

ESKULTURA PIEZA BAKARRA. ERREPIKA EZINA.

Fusio-prozesuan zehar, zoriaren eragin kontrolaezinak urre urtua ausaz jokatzea eragin du. Honek bitxi honi arima propioa eta izaera indartsua ematen dioten anomaliak ekarri ditu.

Edertasuna bere inperfekzioan datza. Inperfekzio honek bitxiari bere dotorezia, bere nortasuna ematen dio. Inperfekzio horren ondorioz, eskultura errepikaezina da eta balio absolutua sortzen du.

Hain edertasun kementsu eta hunkigarria ezingo litzateke nahita sortua izan.

UNIBERTSOA. 

MARGHERITA HACK. Astrofisikoa.

LURRA UNIBERTSOAREN ERDIGUNEA ZELA USTE ZEN.

ETA ESFERAK - PLANETAK, IZAR FINKOAK.

BERANDUAGO, EGUZKIA EGUZKI-SISTEMAREN ERDIAN ZEGOELA IKUSI ZEN,

GURE EGUZKIA.

GERO EGUZKIA GALAXIAREN ERDIAN ZEGOELA PENTSATU ZUTEN.

BAZTER BATEAN GAUDE.

GERO PENTSATU ZEN GALAXIAK UNIBERTSO OSOA BETETZEN ZUELA.

BERANDUAGO KONTURATU ZIREN TRILIOIREN ARTEAN BAT DELA.

ETA ORAIN PENTSATZEN HASI GARA UNIBERTSOA EZ DELA DAGOEN GUZTIA.

ETA MULTIBERTSOAREN IDEIARA IRITSI GARA, HAU DA,

BADIRELA BESTE UNIBERTSO BATZUK, EZAGUTZEZINAK, INOIZ EZAGUTUKO EZ DITUGUNAK

BAINA AKATS BAT DA USTE IZATEA IKASTEN DUGUNA ETA IKUSTEN DUGUNA

DEN GUZTIA DELA.

PISUA ETA KOLOREA.

Urre horiz egina da 750/1000. Beroa eta ederra tonu horien eta haien islen aberastasunagatik.

Urrezko eduki altuari esker, denboraren poderioz patina bikain bat garatzen da, eguneroko bizitzaren zeinuak erakutsiko dituena eta horrela edertuko dena.

Urrezkoa da 750/1000. Urrearen xarmetako bat bere dentsitatea da. Astuna da.

Bitxia trinkoa da, ez du zulogunerik. Astuna da. Nahita, da astuna, Ondo haztatua dago. Pisu ideala du. Erosotasuna lehentasuna bait da.

Bitxiarekin duzun esperientzia fisikoa bat dator zure begiek espero dutenarekin. Pisatu behar dutena pisatzen dute. Bere pisua sentitzea ezkutuko plazerra da.

Hain txikia den zerbaitek hainbesteko indarra duela sentitzea esperientzia superlatiboa da. Ez da "astuna", oso atsegina da.

...eta etxean uzten duzunean, haren falta sumatuko duzu, haren pisua sentituko duzu, eraztunarekin jolastu nahiko duzu, hatzean biratu. Ez dago zure behatzean, baina bere pisua sentitzen duzu, bere presentzia sentitzen duzu.

AI ESTANKONA bitxiak daramatzazunean, zure nortasuna irmotu egiten da. Eta eramaten ez dituzunean, haien gabeziak iraun egiten du.

Bere kurbatura leunak eta ertz samurrek erabilera leun eta atsegina bermatzen dute.

5 Aleak
Lotutako Produktuak ( 16 kategoria bereko beste produktu batzuk )

Kontu-erregistro berria

¿Ya tienes una cuenta?
Entrar en vez O Restablecer la contraseña